Jauki etxeko garaia
Appearance
Jauki etxeko garaia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Hiriberri |
Koordenatuak | 42°57′N 1°14′W / 42.95°N 1.23°W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0008237 |
Jauki etxeko garaia edota Xauki etxeko garaia Nafarroa Garaiko Hiriberrin dagoen garai bat da. Izen bereko etxearen alboan dago, herriko sarreratik ezkerreko errepidea hartuz, Portal etxeko garaitik oso hurbil; biak ere herrigunearen ipar-mendebaldean daude. Nafarroako kultura ondasun izendatua dago.
Joakin Domentxek berreraiki zuen 1822an. Hiriberriko garaien artean, harrizko atelada duen bakarra da. Reka etxeko garaiaren neurritsukoa da.[1]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Los horreos de Aezkoa, turismoabaurrea.blogspot.com
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |