Euskal Herriko garaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Euskal Herriko garaiak XVI. menderarte Euskal Herrian eraiki eta gaur egun arte iraun duten garaiak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaia aldean eraikuntza honi garaixe eta Nafarroako Pirinioetan garea edo garaia deitzen zaio. Bizkaia eta Gipuzkoa arteko muga inguruan trojea, arnaga eta granerua ere bai. Euskara batuan eraikuntza honek garaia izena du.

Arnagak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, arnagak garaiengandik bereizitako eraikinak ziren, egurra eta lastoa gordetzeko; iturri dokumentalek ongi bereizten dituzte, eta bere funtzioa garrantzitsua izan zen eraikinak egurrezkoak izan ziren artean (etxeak suteengandik babesteko). Arnagek garaien antzeko egitura bazuten ere, ezaugarri morfologiko propioak dituzte;[1] 1970eko hamarkadako deskribapen batek dioenez "restos de una parte superior de unos graneros, todos de madera, dejando unas ventilaciones verticales laterales sobre los muros contiguos en vez de los postes; pero estas pequeñas construcciones, que todavía subsisten, son muy discutibles como posibles hórreos".[2] Izan ere, XVIII. mende hasieratik aurrera, berriz, harriz egindako etxeak ugaritu ziren eta erregaia etxean gordetzen hasi zen; horrekin batera, arnagek garaien funtzio beretsua hartu zuten, eta izenak ere guztiz nahastu ziren.[3]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik gora pilareen gainean jasotako bihitegi edo aletegi hauek historian zehar laboreak, patatak, fruituak eta hestebeteak nahiz urdaiazpikoak gorde, zaindu eta egoera egokian kontserbatzeko eta marraskarietatik eta hezetasunetik babesturik egoteko erabili izan dira.

Laboreak departamentu ezberdinetan edota arkoietan sailkatuta gordetzen ziren, fruituak alboetan zabalduta eta hestebeteak eta urdaiazpikoak sapaitik zintzilika. Urte osorako familiaren elikagaiak hainbat konpartimentutan gordetzen ziren.

Garia, azokan erosia edo bere soroetan lortua, Erdi Aroko familien elikaduraren oinarria zen, eta hori gordetzeko erabiltzen ziren aletegi edo kutxa hermetikoak, haetan ereiteko garia eta jateko ogi bihurtukozena bereizten zen. Babak, artatxikia, sagarrak, gaztainak, intxaurrak eta okela/arrain gazituko upeltxoak zoruko leku hutsean, erdiko apaletan eta oholezko manparez banatutako edukiontzietan jartzen ziren. Gako eta kordelen bidez habe altuetaik haragia eta arrain sikua, lukainkak eta hainbat txerriki, beraz garaiko haize sikuari aroma eta usain nahasketa bereiztezina zerion.

Elikagai horietako asko baserriaren barruan gordeta kontserbatu zitezkeen baina garaia baserria eta bertako familiaren ospe sozialaren ikurra ere bazen. Zenbat eta handiago, auzokoen begien aurrean apainduago eta luxu handiagoz agertu, nekazarien familiak orduan eta aberatsagoa zela zirudien.

Zatiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1. Gailurra
  • 2. Estalkia
  • 3. Ganbara
  • 4. Gapirioa
  • 5. Ointokia
  • 6. Bizkarra
  • 7. Oltzeria
  • 8. Morroiloa
  • 9. Ataria
  • 10. Zubi luzea
  • 11. Kapela
  • 12. Abearria
  • 13 Harmailak

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Ista Matrona fuit uxor Garsiae Malo, filium Galindi Belascotenes et domine Fakilo: et quare in villa que dicitur Bellosta inlucerunt eum in urreo in diem S. Johanis, occidit Centolle Asnari et dimisit sua filia et accepit alia uxor filia de Enneco Aresta el pepigit cum illo et ejecitque eum de comitatum. »
"Andere Handi hau Garsea Gaiztoaren emazte izan zen, Galindo Belaskotenes eta Fakilo Anderearen seme, eta Bellosta izeneko udalerriko garai batean San Joanes egunez iraundu zutelako Zentulo Aznarez hil zuen, Aznar Galindoren alabari ezezkoa eman eta beste emakume bat hartu zuelako, Eneko Haritzaren alaba, azken honekin eta mairuekin itun bat sinatu baitzuen Garsea Gaiztoa Konderritik botatzeko"

.

XVIII. mendean Juan Ramón Iturriza bizkaitar historilariak bere Historia General de Vizcaya y Epitome de las Encartaciones liburuan honako hau idatzi zuen:

« «Tiene cada caserío en su frontis a distancia de unos veinte pasos un hórreo que en vascuence se llama GARAYA». »
«Baserri bakoitzak bere frontisean hogei oinetara euskaraz GARAIA deitzen den eraikina du.

Bere hitzek garai batean garaiak baserri ugaritan zeudela erakusten dute, behinik behin, Bizkaiko lurralde zabal batean. Baina Iturrizak berak esaten digu, halaber, sasoi hartan garaiak baserri gehienetan zeudela, egon, baina hondatzen eta lur jotzen ari zirela eta azken hirurehun eta berrogeitamar urteetan eraikitako baserri berrietan inon ere ez zela horrelakorik ikusten eta, beraz, XV. mendean garaiak eraikitzeko ohitura galdu zela.

Gaur egun Bizkaian dauden garai guztiak XVI. mendean armatu ziren, oparotasun ekonomiko handia eta lurrak lantzean lasaitasunean zegoen garaian, fruita eta gari uzteei esker ia herriko nekazari guztiek baserriak zaharberritu ahal izan zituzten.

XVII. mendetik aurrera Euskal Herriko soroetan Ameriketako artoa ereiten hasi ziren eta asko zabaldu zen, gari-uztak gutxituz joan ziren, etxearen alokairua eta elizaren zergak ordaintzek obakarrik ereiten zen. Aldiz, artoak idortzeko behar zuen prozesua ez zen gariarena bezalakoa eta garaiak ez ziren horretarako eginak. Zitu berria baserrietako goiko solairuan edo ganberan gordetzen zen eta garaia gero eta gutxiago erabiltzen zen.

Garai asko bota edo desegin zituzten eta beste batzuk zaindu, konpondu edo mantentzen ez zirenez bere kaxaz erori ziren. Zutik iraun zutenek bere funtzioak eta jatorrizko egitura galdu zituzten: pilareen arteko baoak itxi ziren, barruko atalak kendu ziren eta aurreko fatxadak itxi ziren, horrela lastategi, artotegi, egurtegi edo untxitegi gisa erabili ahal ziren.

Jakin badakigu, Eugeniusz Frankowski, Jesus Larrea, Joxe Migel Barandiaran, Telesforo Aranzadi, Luis Peña Basurto, Nolte, González de Durana, Luis Peña Santiago, Alvarez Oses, Violant y Simorra eta abarren aipamenengatik, nahiz lerro hauen egilearen eta beste zenbait ikerleren lanei esker, Euskal Herrian barrena ondoko alde hauetan zeudela gare edo garaiak: Bizkaiko Sortaldean, batez ere Durangaldean eta Lea-Artibai , Arratia eta Busturialdean, eta hain zuzen ere, Abadino, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Ereño, Etxebarria, Garai, Ibarruri, Ispaster, Mallabia, Markina-Xemein, Mungia, Aulesti, Nabarniz, Iurreta eta Zaldibarko herrietan.

Estankero etxeko garaiaren irudia, atzealdean Etxegarai etxeko garaia eta alboan Primorena etxea. Orbaizeta, Aezkoa.

Gipuzkoan, berriz, Bergara, Eibar eta Alegian. Baina usadiozko garaiak Bizkaiko muga inguruan, Bergaran eta Eiba- rren bazeuden, eta kasuren batean oraindik ere batzun batzuk badiraute.

Juan San Martinek emandako informazioaren arabera, orain urte gutxi arte Eibarko Aginaga auzoan garai bat bazegoela badakigu. Bergaran, Agarre baserrian eraberriturik dagoen ale bikain horretaz gainera, beste bat ere izan zen gutxienez. Ubera auzoko Etxeberri-Urruti baserrian hain zuzen. Garai honen pieza batzuk, «txapeliek» eta harrizko pilareak, auzoko Egurbide baserrikoek jaso zituzten eta bertan gorde gaur arte. rrikoek jaso zituzten eta bertan gorde gaur arte.

Oñatiko Olabarrieta auzoan ere badago garai bat, Zaldibar udalerriko (Bizkaia) Gazaga auzoko Onandi baserrian zegoen baten piezak erabiliz eraikia. Tolosaldeko Alegia udalerriko garaia ere nahiko berria dugu eta berez ez da usadiozkoa, dirudienez XIX. mendearen erdialdera Madril-Irungo trenbidea egiten ibilitako peoi batzuk egina da. Peoi hauek Gorotzaenea baserrian egon omen ziren maizter eta bertan garai hori eraiki omen zuten.

Gaur egungo hedapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian gaur egun arte iraun eta ezagutzen diren garaiak hogeitabosten bat inguru dira:



Zaharberritzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1965an Vianako Printzea Erakundeak Nafarroako garaien egoerari buruzko harreta lehenbizikoz erakutsi zuen. Garai hartako erakundearen lehendakaria zen Jose Esteban Uranga eta Francisco Iñiguez aditua[4] Iratxetako garaira joan eta adituak garai honen egoerari buruzko iritzia jakiteko asmoz. Handik gutxira, Urangak Iratxeko garaia Nafarroako kultura ondasuna izendatu zedin bultzarazi eta Nafarroako Foru Aldundiari eraikinaren erosketa eta zaharberritzea burutzea proposatu zion. 1968an Vianako Printzea Erakundeak Iñiguezek idatzitako proiektuaren arabera Iratxetako garaia zaharberritu zuen. 1980-1981 artean Vianako Printzea Erakundeak desagertzeko arriskuan zegoen Urraulgoiti udalerriko Santa Feko garaia zaharberritu zuen.

1991-2008 artean Vianako Printzea Erakundeak bultzaturik Nafarroako honako garaien zaharberritzea burutu da[5]: Iratxetako garaia, Aribe udalerriko Domentx etxeko garaia eta Orbaizeta udalerriko Etxegarai etxeko garaia (1991), Orbara udalerriko Xabat etxeko garaia (1992), Erdozaingo garaia eta Itzalle herriko Ballaz etxeko garaia (1993), Hiriberri udalerriko Reka etxeko garaia (1995), Garaioa udalerriko Maizterra etxeko garaia eta Garralda udalerriko Masamigel etxeko garaia (1996), Zabaltza herriko Estoki etxeko garaia (1997), Orbaizeta udalerriko Estankero etxeko garaia (2003), Lusarretako garaia (2005), Hiriberri udalerriko Jauki etxeko garaia, Portal etxeko garaia eta Elizondo etxeko garaia (2006), Aria udalerriko Xamar etxeko garaia eta Etxeberri etxeko garaia (2007), Aria udalerriko Apat etxeko garaia (2008), eta Orbaizeta udalerriko Larraineta etxeko garaia (2014).

Oraingoz, Aria udalerriko Jauri etxeko garaia bere hartan utzi da, nahiko ongi kontserbatua eta beste eraikin handiago bati gehiturik dagoenez babesturik baitago.

Bizkaian, 1987an Ertzillako garaia oso-osorik zaharberritu zen[6].

Gipuzkoan, 1983-1985 artean Bergarako Udalak Agirre baserriko garaia erosi eta zaharberritu zuen[7].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ditugun garai mota ezberdinen ezaugarriak honako hauek dira:

Bizkaiko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinplano lauangeluarra edo apur bat angeluzuzena.
  • Fatxada nagusia alde haundietako batean.
  • Fatxada nagusia gaindegi edo galdurreko habearen perpendikularra.
  • Bi isuriko estalkia.
  • Isuri txikiko estalkia.
  • Kanale-teilak.
  • Teilategalak txarrantxaz sostenduak.
  • Oholez edota harlangaitzez betetako zur-bilbadurazko hormak.
  • Dekorazio xehea jabaloietan, kareletan, haberian eta morroiloan.
  • Lau zutoin edo pilarek eutsia, batzutan sei ere bai.
  • Piramide-enbor itxurako zutoin eta pilareak.
  • Hareharri landuzko txapel biribilak.
  • Barnean ganbara edo gela bat erdian eta beste batzuk alboetan.
  • Patin-eskailera lehen solairura igotzeko, non aletegia baitago. Eskailera ez dago edifizioari atxekita, marraskariak barrura sartzea galerazteko.
  • Garaia baserritik metro gutxitara egon ohi da, fatxada nagusiaren aurrekaldean edota albo-fatxada baten ondoan.
  • Behekaldea «ardikorta» edo «txarrikorta» izateko erabiltzen da, eta baita ximaurtegi edo egurtegitarako ere.
  • Berez aletegi den ganbara sarraila lodi batez («morrollua» edo «karrankie» batez) itxirik dago.

Aezkoako garaia: Nafarroako Pirinioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oinplanoa apur bat angeluzuzena.
  • Fatxada nagusia alde txikietako batean.
  • Fatxada nagusia galdurreko habearen perpendikularra.
  • Bi isurkí eta isuri handiko estalkia.
  • Estalkia material ezberdinez egina: pago edo haritzezko oholez, eta teila lauez edo uralitaz ere bai.
  • Patin eskailera.
  • Katuzuloa garaiko atean.
  • Hastialean nilo txikiak barrua aireztatzeko.
  • Armazoiaren tarteak betetzen dituztela harlangaitzezko horma entokatuak.
  • Ganbara edo gela bakarra, pasabide batek eta, bi aldeetan eta aurrean, «zisku» izeneko departamentuek zatitua dago.
  • Haritz oholtza lodizko zorua, batzutan ziskuen alderdian harlosaz babestua, azpitik gora lapurreta egitea galerazteko.
  • Garai hauek zortzi pilaretaraino izan ditzakete, beren txapela eta guzti.
  • Ate zangoetan elorri edo urritz adarrak izaten dituzte, San Joan egunean iltzez jositatako perra bati lotuak ekaitz, tximist, kazkabar eta sorginkerietatik babesteko.
  • Behekaldea «ongarritegia» edo «gerepia» -lanabesak gordetzeko- izaten da.
  • Eskantzuak harlandu kateatuz eginak dira garai askotan.
  • Batzuetan, harlauzazko erlaitz gorairtena.

Urraulgoitiko garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoako garaiaren ezaugarri beretsuak ditu, honako hauek izan ezik:

  • Bi isuriko estalkia, baina isuri txikiagokoa.
  • Teilatu hegalak ebakita, fatxada nagusian izan ezik.
  • Kanal-teila edo arabiarra.
  • Harlangaitz, kareore edo kisuzko hormak.
  • Hesi-barruan kokatu ohi da, bai harresi baten barruan ere bai.
  • Kasuren batean hamabi pilare ere baditu.

Iratxetako garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eraikuntza landuagoa du.
  • Zutoinen ordez harlangaitzezko pilareak eta fatxada bakoitzeko arkudura bat edo bi.
  • Erlaitz perimetrikoz osatutako txapelak.
  • Bi isuriko estalkia, isuri txikikoa eta harlosaz edo kanal-teilaz egina.
  • Harlanduzko hormak eta harlandu ederrezko eskantzuak.
  • Sarreran ate arkuduna edota harrizko burua duena.
  • Aletegiko sarrerako atea galdurreko habearen paraleloa.
  • Bao gutxi fatxadan

Zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aezkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artzibar[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Longida[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orbaibar[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urraulgoiti[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zaraitzu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Caro Baroja, Julio. 1978. Sondeos Históricos. Txertoa argitaletxea. Donostia. Liburuaren barnean Granaria Sublimia artikulua argitaratua dago.
  • Lasuen, Balendin de. 1989. Los últimos hórreos de Bizkaia. C.A Vizcaína argitaletxea.
  • Leizaola, Fermín. 1969. Contribución al estudio del Hórreo (<Garai>) en la Navarra Pirenaica. Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra, 3. zbk. Nafarroako Foru Aldundia.
  • Hainbat egile, 1996. Los hórreos en Navarra. Nafarroako Gobernua.
  • Agarreko garaixea. Zaharberritzea. Iñaki Azpiazu, Jesus Arregui eta Fermin de Leizaola. Gipuzkoako Foru Aldundia, Kultura Saila.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org . Noiz kontsultatua: 2019-08-06 .
  2.   Feduchi, Luis. (1986) Itinerarios de arquitectura popular española. Ed. Blume ISBN 8470312197 PMC 916254061 . Noiz kontsultatua: 2019-08-06 .
  3.   González de Durana Isusi, Francisco Javier (1978) Un método de investigación etnográfica y su aplicación: los hórreos vizcaínos Bizkaiko Espeleologia Taldea .
  4. Orbaizetako Larraineta etxearen zaharberritzea amaitu da. 2014ko azaroaren 28a. Navarra.es (Gaztelaniaz)
  5. Orbaizetako Larraineta etxearen zaharberritzea amaitu da. 2014ko azaroaren 28a. Navarra.es (Gaztelaniaz)
  6. Ertzillako garaia. Bizkaia.net (Gaztelaniaz)
  7. Agirreko garaia. Euskadi.eus
  8.   Santa Fe de Baratzagaitz. Jose Etxegoien .

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal Herriko garaiak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa