Jaume Huguet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jaume Huguet
Bizitza
Jaiotza Valls1412
Herrialdea Aragoiko Erresuma
Heriotza Bartzelona1492 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lan nabarmenak The Consecration of Saint Augustine
Genero artistikoa margolaritza erlijiosoa

Jaume Huguet (Valls, 1415 inguru - Bartzelona, 1492) kataluniar margolaria izan zen. Zaragozan lan egin ondoren, antza denez, 1448an Bartzelonan lantegi baten buru izan zen, eta bere hartan jarraitu zuen 1886 arte; Bartzelonan bere garaiko pintore ospetsuena izan zen garai hartan. Hugueten obretan marrazkiaren zehaztasuna eta aurpegien adierazkortasuna nabarmentzen dira, eta haren pinturan Flandriako pintoreen eta Italiako Errenazimentuko garaikoen eragina antzematen da. Erretaula handiak egin zituen, beste herrialdeetako estilo gotikotik sorturiko apaindura oparoz horniturik zeudenak. Hona erretaula batzuk: San Jorge (1448); San Miguel; Abdon eta Senen Santuak (1459-1560); Portugalgo Kondestablearena (1464-1465); San Agustin (1486). Hugueten estiloa originala da: zorrotza, fina, kolore bizi eta argiz hornitua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaume Huguet Aldatu lotura Wikidatan