Javier Vellés
Itxura
Javier Vellés | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1943 (80/81 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Javier Vellés Montoya (Bilbo, Bizkaia, 1943) arkitektoa da. Madrilgo Arkitektura Eskolan egin zituen ikasketak. Hainbat urtez Francisco Javier Sáenz de Oizarekin aritu da. Ikasketak bukatu eta irakaskuntzan hasi zen, Marrazketa katedrako ikastaroetan lehenbizi (1972-1975), eta Proiektuak III eta Karrerako Azken Proiektua ikasgaietan gero, ikasketak egin zituen unibertsitatean bertan. 1975ean bere estudioa zabaldu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.