Jean-Baptiste de Villèle
Jean-Baptiste de Villèle | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1821eko abenduaren 14a - 1828ko urtarrilaren 4a ← Armand Emmanuel du Plessis de Chinon - Jean-Baptiste Gaye de Martignac →
1815 - 1828
1815 - 1818
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Tolosa Okzitania, 1773ko apirilaren 14a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||
Heriotza | Tolosa Okzitania, 1854ko martxoaren 13a (80 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Mourvilles-Basses | ||||||||
Familia | |||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Familia | |||||||||
Leinua | Villèle (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||
Jasotako sariak | |||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Ultra-royalist (en) |
Jean-Baptiste de Villèle, Villèleko kondea (Tolosa Okzitania, 1773ko apirilaren 14a - 1854ko martxoaren 13a) frantziar politikaria izan zen, ultramontanismoaren aitzindarietakoa.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas armadako kidea izan zen, eta Ekialdeko eta Mendebaldeko Indietan jardun zuen 1807an Frantziara itzuli zen arte. 1813an Fedearen zaldunen ordena ultra-erregezaleko kide egin zen. 1815-1816an diputatu izan zen. 1820an, ministro izendatu zuten Richelieuren gobernuan, baina moderatuen kontra azaldu zen, eta dimisioa eman zuen 1821ean. 1822an Richelieuren ordezko izendatu zuten kontseiluan. Ganbara desegin zuen eta biltzar legegile berria antolatu zuten, liberalak onartzen ez zituena. Neurri atzerakoiak hartu zituela eta (besteak beste, Iraultzan ondasunak galdu zituzten emigranteei diru laguntzak eman zizkien, ez zuen konstituziorik onartu nahi izan, eta katoliko kontserbadoreei eskumen handiak eman zizkien) kritika ugari jaso zituen Chateubrianden eta ganbarako gainerako kideen aldetik. Azkenik, hauteskundeak deitu zituen eta, liberalek irabazi baitzituzten, bere kargua utzi zuen 1828an.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.