Jean-Claude Gallotta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-Claude Gallotta
Jean-Claude Gallotta 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Grenoble1950eko apirilaren 7a (69 urte)
Herrialdea  Frantzia
Heriotza  (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Mathilde Altaraz Itzuli
Jarduerak
Jarduerak koreografoa
Jasotako sariak
IMDb nm0303143

Jean-Claude Gallotta (Grenoble, Isère, Frantzia, 1950eko apirilaren 7a) frantses dantzaria eta koreografoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Jeune Danse taldeko dantzari nagusia izan zen, eta koreografiaren erabateko aldaketa ekarri zuen. Arte Ederren ikuspegitik, ikuskizun distiratsuak asmatu zituen, non antzezle, dantzari eta artistek bat egiten baitute.

New Yorken, Merce Cunningham koreografoaren lana ezagutu zuen. Hark Émile Dubois taldea sortzera bultzatu zuen, eta Grenobleko Kultura Etxeko sorkuntza koreografikoko taldea izan zen.

Ulysse (1981) lanarekin, bizitzaren poza adierazi nahi izan zuen, eta hiztegi klasiko eta modernoak bat egin nahi izan zituen. Ondoren egin zituen Les Aventures d'Ivan Vaffan (1984, "Ivavn Vaffanen abenturak") eta Les Louves et Pandora (1986, "Otsoak eta Pandora"). 1987an, Mammame lanak izugarrizko arrakasta izan zuen Dantza Berriaren Montrealgo Nazioarteko Jaialdian. Docteur Labus (1988) eta Les Mystères de Subal (1990, "Subalgo misterioak") egin eta gero, Gallottak antzerkian eta musikan barneratu zuen dantza, La Légende de Roméo et Juliette (1992) eta La Légende de Don Juan (1992) obrekin, esaterako.

Bere unibertso nahasi eta hunkigarria zinemara eraman zuen Rei Dom (1989) eta L'Amour en deux (1991) filmekin. 2009an, Serge Gainsbourgen L'Homme à tête de chou albuma egokitu zuen. Orduz geroztik, La Petite Sirène (2010), Faut qu'je danse ! (2011) eta Le Sacre du printemps (2012) proiektuak egin ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Claude Gallotta Aldatu lotura Wikidatan