Jean-Marie-Jérôme Fleuriot de Langle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Marie-Jérôme Fleuriot de Langle
Bizitza
JaiotzaDinan1749ko abenduaren 13a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis1807ko urriaren 12a (57 urte)
LeinuaQ115087713 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Figaro, ***** <M.> eta L***
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAmeriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra

Jean-Marie-Jérôme Fleuriot de Langle, Langleko markesa (Dinan, 1749ko abenduaren 13a-Paris, 1807ko urriaren 12a) militar eta idazle frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noblezia bretoiko familia bateko adar txiki bateko kidea, Langle gaztea laster joan zen gortera, eta han delfinaren morroi izan zen; gero mosketari beltzen gorputzean sartu zen. Hala ere, xehetasun guztiak ezagutzen ez ditugun eskandalu batek probintzietan bi urtez erbesteratu izana ekarri zion, eta, ondoren, Le Solitaire belaontzian sartu zen, zeina, bere ahaide baten agindupean, Amerikara baitzihoan Independentziako Gerran parte hartzera. Itzuli zenean, karrera militarra utzi eta literaturari ekin zion, nobela epistolarra, anekdotarioa eta bidaia-eleberria landuz.

Iraultzaren garaian, sei hilabetez eduki zuten preso La Forceko espetxean, eta, ondoren, agente sekretu izan zen Molleville ministroarentzat.[1]

Figaroren bidaia polemikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1874an idazleak Voyage de Figaro en Espagne argitaratu zuen.[2] Nahiz eta inoiz ez zuen Espainiako lurra zapaldu, Fleuriotek arretaz margotu zuen Espainiaren eta espainiarren erretratu bat, haien gobernua, erlijioa eta manerak kritikatuz. Lan honek halako iskanbila sortu zuen, non Karlos III.a Espainiakoa Frantziako gobernuari kexatu zitzaion eta frantziar guztiei bere erresumarako sarrera debekatzeko mehatxua egin zuen. 1786ko otsailaren 26ko Parisko Parlamentuaren aginduz, Antoine-Louis Séguier abokatu nagusiaren aurkako salaketa luze eta gogor baten ondoren, obra erretzera kondenatu zuten. Gaitzespen ikusgarri honek ikusleen gogoa piztu eta arrakasta eragin zuen: liburuak sei edizio izan zituen eta ingelesera, alemanera, danierara eta italierara itzuli zen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Voyage de Figaro en Espagne (1784).
  • Amours ou Lettres d'Alexis et Justine (1786).
  • Nouveau Werther, imité de l'Allemand (1786).
  • Tableau pittoresque de la Suisse (1790).
  • Paris littéraire (1798), ondoren beste izenburuarekin berrargitaratua izan zen: L'Alchimiste littéraire, ou décomposition des grands hommes du jour.
  • Mon voyage en Prusse, ou Mémoires secrets sur Frédéric-le-Grand et la Cour de Berlin (1807)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Prosper Jean Levot, Biographie bretonne, recueil des notices sur tous les Bretons qui se sont fait un nom, I. liburuki, Paris, Cauderan, Vannes et Dumoulin, 1852, 975 or.
  2. https://books.google.fr/books?id=AXI1haTXNvQC&printsec=frontcover&dq=inauthor:"Jean+Marie+Jérôme+Fleuriot+de+Langle"&hl=fr&sa=X&ved=0ahUKEwiSsNqE2dLaAhUkKMAKHTq-AecQ6AEIKDAA#v=onepage&q&f=false

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]