Karlos III.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos III.a Espainiakoa
Charles III of Spain high resolution.jpg
Espainiako monarka

1759ko abuztuaren 10a - 1788ko abenduaren 14a
Fernando VI.a Espainiakoa - Karlos IV.a Espainiakoa
Filipinetako gobernadore nagusia


Napoli eta Siziliako erregea

Bizitza
Jaiotza Madril1716ko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1788ko abenduaren 14a (72 urte)
Hobiratze lekua El Escorial monasterioaren errege kripta
Familia
Aita Filipe V.a Espainiakoa
Ama Elisabet Farnesio
Ezkontidea(k) Maria Amalia Saxoniakoa  (1738ko ekainaren 9a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Q25536020 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Autograph Charles III of Spain.svg

Karlos III.a[1] (Madril, 1716ko urtarrilaren 20Madril, 1788ko abenduaren 14) Parmako dukea (Karlos I.a) izan zen 1731-1735 bitartean, Napoliko erregea (Karlos VII.a) 1734-1759 bitartean, Siziliako erregea (Karlos V.a) 1735-1759 bitartean, eta Espainiako erregea 1759-1788 bitartean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita Filipe V.a eta ama Elisabetta Farnese zituen. 1729an, Augusto III.a, Saxonia eta Lituaniako duke eta Poloniako erregearen Maria Amalia alabarekin ezkondu zen. Parmako duke eta Napoli eta Siziliako erregea izan zen lehendabizi. Gero, anaierdi zuen Fernando VI.a hil zenean, Espainiako errege bihurtu zen.

Argien mendeko erregea izan zen: Aranda, Jovellanos, Floridablanca eta Campomanes aholkularien laguntzarekin, Elizaren egituraren kontra egin zuen (jesuitak Espainiatik egoztea, 1767), nekazaritza eta merkataritza bultzatu zituen (San Karlos banketxea sortzea), eta finantzak indartu eta artea suspertu zuen. Nazioarteko politikan, Zazpi Urteko Gerran parte hartzera behartu zen Familiako Hitzarmenaz; Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran kolonoen aldeko jarrera hartu zuen, Ingalaterraren kontra; horren ordainez, Versaillesko hitzarmenean, Menorca eta Florida eskuratu zituen, baina Gibraltar galdu zuen, Ingalaterraren mesedetan.

Karlos III.aren politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Despotismo ilustratuaren bidez, absolutismo monarkikoak bat egin zuen Ilustrazioaren espiritu erreformatzailearekin. Espainian, despotismo ilustratu horren adierazlerik argiena Karlos III.aren erregealdia (1759-1788) izan zen. Izan ere, erregeak bere egin zituen Ilustrazioaren oinarrietako asko:

  • Erresumetako ekonomia hobetzeko eta aldi berean mendekoen ongizatea lortzeko kezka.
  • Estatuaren antolamendua arrazionalizatzeko beharra: joera nagusia administrazioa zentralizatzea izan zen eta, horrekin batera, han aritzen zirenen –funtzionarioak, militarrak etab.- profesionalizazioa.
  • Erregea eredu ilustratuaren gizon idealtzat aukeratzea: arrazionalista, intelektuala, arteen eta zientzien zalea, eta politikan erreformista. Irudi hori emateko, filosofo eta politiko ilustratuengan bilatu zuen babesa.

Bestalde, azpimarratzekoa da -Frantziako Borboien antzera- Karlos IIIak egindako saioak Estatua indartzeko eredu zentralista baten bidez. Bere agintaldian gaztelaniaren ezarpena hezkuntza-sisteman inposatu zen, gaztelania ez ziren hizkuntza autoktonoen debekuarekin batera (1768ko errege-zedularen bidez)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos III.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan