Dinan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dinan
 Bretainia (eskualdea)
Dinan Rance.JPG
Dinango portua Rance ibaian.
Blason ville fr Dinan (Côtes-d'Armor).svg
Administrazioa
Estatua  Frantzia
Eskualdea  Bretainia
Departamendua Ille-et-Vilaine (22)
Barrutia Saint-Malo (burua)
Kantonamendua Dinan
Izen ofiziala Dinan
Alkatea Didier LECHIEN (2014-2020)[1]
INSEE kodea 22050
Postakodea 22100
Demografia
Biztanleria Txantiloi:INSEE errolda/2.007/22 bizt. 2007[2]
% 44 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 56
0
14
15
29
30
44
45
59
60
74
>
75
Eremua 3,98 km2
Dentsitatea Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "[" bizt/km2
Kokapena
Koordenatuak 48° 27′ 20″ N, 2° 03′ 01″ W / 48.455555555556°N,2.0502777777778°W / 48.455555555556; -2.0502777777778Koordenatuak: 48° 27′ 20″ N, 2° 03′ 01″ W / 48.455555555556°N,2.0502777777778°W / 48.455555555556; -2.0502777777778
Dinan hemen kokatua: Frantzia
Dinan
Dinan
Dinan (Frantzia)
Datu gehigarriak
http://www.dinan.fr

Dinan Bretainiako ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Côtes-d'Armor departamenduan kokatutakoa, Bro Sant Malou lurralde historikoan. 2011ko erroldaren arabera 10.851 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rance ibaiaren ertzeko muino batean zabaltzen da Dinan. Kostaldetik kilometro batzuk barrura badago ere Dinaneraino nabigagarria da Rance.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrehistoriatik populatua izan zen arren castro baten inguruan sortu zen Dinan XI mendean. 1283an Bretainiako dukeak erosi zuen eta gaur egungo harresia eraiki zuen honek. 1384an Joan IV.a Bretainiako dukeak Dinango gaztelua eraiki zuen. XV mendean harresia berriztu zen eta artilleria piezak ere ezarri ziren baina 1488an Frantziako erregearen aurrean errenditu beharra izan zuen. Bretainiako gainerako hiriekin batera 1532an Frantziako Erresuman sartu zen.

XVI mendean garapen ekonomikoa izan zuen, bai artisau jarduerarengatik eta baita Rance ibaiaren ertzean eraikitako portuarengatik ere. Honi esker Saint-Maloko itsasontzientzako oihalak eta belak egiten zituzten ehundegi ugari sortu ziren.

XIX mendean Ranceko portuak garrantzia galdu zuen baina 1879an trenbidearen iristeak jarduera ekonomikoa berpiztu zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko alde zaharrak Bretainia iparraldeko turismogune garrantzitsuenetakoa bihurtu du. Kale nagusia Jerzual kalea da, hiria eta portua lotzen dituena. Eraikin aipagarrienak honako hauek dira:

  • Dinango gaztelua: XIV mendean eraiki eta 1886an Frantziako monumentu historiko izendatu zuten.
  • Saint-Malo eliza eta San Salvador basilika: biak ala biak XII mendean eraiki ziren.
  • Erlojuaren dorrea: XV mendekoa da eta 45 metrotako altuera dauka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dinan Aldatu lotura Wikidatan


  1. (Frantsesez)  Liste des maires au 25 avril 2014, Frantziako Gobernua, https://www.data.gouv.fr/fr/datasets/liste-des-maires-au-25-avril-2014/ .
  2. (Frantsesez) INSEEren 2007ko erroldako emaitzak: biztanleriaren eboluzioa eta hazkundea