Jean Smart
Jean Elizabeth Smart (Seattle, 1951ko irailaren 13a) estatubatuar aktorea da. Telesail askotan parte hartu du bereziki, besteak beste, Frasier (2000-2001) eta Samantha Who? (2007-2009), zeinagatik hiru Emmy sari irabazi zituen. Geroago, beste bi Emmy irabazi zituen eta Urrezko Globo bat, bi Critics Choice Television Award eta bi Screen Actors Guild Award, hauek Hacks telesailagatik. Beste bi Critics' Choice ere irabazi ditu Fargo (2015eko 2. denboraldia) eta Watchmen (2019) telesailengatik. Antzerki arloan Tony sarietarako izendapenak jasoa da.
2025eko Emmy sarien galan, sari bat irabazi zuen 65 urtetik gorako bakarra izan zen. Smartek Emakumezko Aktore Nagusi Onenaren Saria irabazi zuen berriz ere Komedia Serie batean, Deborah Vance-ren paperarengatik Hacks filman eta telebistaren industriako pertsona errespetatuenetako baten estatusa sendotu zuen. Sari horrekin, Smartek bere laugarren Emmy saria eskuratu zuen ekoizpen horrengatik, eta guztira bere seigarren Emmy saria. Lorpen hori bere lanaren kalitateagatik ez ezik, hainbat hamarkadatan zehar erakutsi duen pertseberantzia eta talentuagatik ere nabarmentzen da.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikasketak egin ondoren, Jean Smartek antzerki ekoizpen txikietan parte hartu zuen 1970eko hamarkadan. 1981ean egin zuen debuta Broadwayn eta hurrengo urteetan rol txikiak lortu zituen telebistako hainbat saiotan, hala nola Never Say Yes telesailean.
1980ko hamarkadan telebistako filmetan zentratu zen batez ere, Overkill: The Aileen Wuornos Story delakoan adibidez Aileen Wuornos serie-hiltzailea antzeztu zuen.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaketa batean Richard Gilliland aktorea ezagutu zuen; 1987an ezkondu egin ziren, eta elkarrekin egon ziren Gililand 2021ean hil zen arte. Ezkontzatik seme bat jaio zen, Connor Douglas (1989), eta 2009an Forrest adpotatu zuten, urtebete lehenago jaiotakoa.[2]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2025eko Emmy sarietan Emakumezko Aktore Nagusi Onenaren Saria eman zioten Hacks Komedia Seriean egindako lanarengatik[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) «Jean Smart, la gran triunfadora +65 de los Emmy 2025» 65 y más - El diario de las personas mayores 2025-09-15 (kontsulta data: 2025-09-30).
- ↑ (Ingelesez) Henderson, Cydney. (2021-03-25). «'Rest peacefully dearest': Richard Gilliland, actor and husband to Jean Smart, dies at 71» USA Today (kontsulta data: 2024-05-05).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, italierazko Wikipediako «Jean Smart» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-05-05eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.