Jean de la Cassière

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean de la Cassière

Grand Master of Order of Saint John of Jerusalem (en) Itzuli

1572 - 1581
Pietro de Monte - Hugues Loubens de Verdalle
Bizitza
JaiotzaAuvergne (en) Itzuli, 1503 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Frantzia
HeriotzaErroma1581eko abenduaren 12a (egutegi gregorianoa) (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakwarrior monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaOspitaleko Zaldunak

Fra' Jean L'Evesque de la Cassière (Auvernia, 1502Erroma, 1581eko abenduaren 21a) Maltako Ordenako 51. Printze eta Maisu Handia izan zen 1572tik hil zen arte.

La Cassièreren armarria

Afrikako iparraldeko Zoarako guduan izan zuen ausardia aitortu zioten. Auverniako hizkuntzaren Priore kargua zuen 1572an Ordenako Maisu Handi hautatu zutenean.

Bere erregealdiko lehen urteetan, Maltako apezpiku Martin Royas de Portalrubiorekin ika-mikak izan ziren, azkenean Gregorio XIII.a aita santuak erabaki zuena. Veneziako Errepublikarekin ere arazoak izan ziren Ordenako galerek harrapatu zutenean Veneziako ontzi bat. Aita Santuaren aginduz, Venezia konpentsatu behar izan zuten. Beste arazo garrantzitsu bat Filipe II.a Espainiakoa erregeak ahaide bat Gaztela eta Leongo priore izendatu zuenean gertatu zen. Gaztelako zaldunak matxinatu egin ziren izendapenaren aurka, eta aita santuak barkamena eskatu zien.

Maisu Handia erruduntzat jo zuten matxinatu eta giltzapetu zuten zaldun batzuek. Mathurin Romegasek hartu zuen aldi baterako gobernuaren ardura.

Cassière eta Romegas Erromara deituak izan ziren gertakizunak azaltzeko, eta La Cassière absolbitu eta gobernuan jarri zuten. Biak hil ziren Erroman urte hartan.