Jeremiah Johnson
Jeremiah Johnson | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | Jeremiah Johnson |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa Crow (en) Salish–Spokane–Kalispel (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Mountain Man (en) |
Grabazio lekua(k) | Utah |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sydney Pollack |
Gidoigilea(k) | Edward Anhalt John Milius David Rayfiel |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Joe Wizan |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Thomas Stanford |
Ekoizpen-diseinatzailea | Ted Haworth (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Tim McIntire |
Argazki-zuzendaria | Duke Callaghan (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Colorado |
Jeremiah Johnson (Hego Euskal Herrian filmaren izenburuko gaztelaniazko itzulpena Jeremiah Johsonen abenturak izan zen) Sydney Pollackek zuzendu, Robert Redfordek antzeztu eta 1972an estreinatutako filma da.
Raymond Thorp eta Robert Bunkerren Crow Killer: The Saga of Liver-Eating Johnson (Crow Hiltzailea: Johnson Gibeljalearen Saga) liburuan eta Vardis Fisherren Mountain Man (1965) eleberrian oinarritua dago.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendearen erdialdea, Mendebalde Urruna, Jeremiah Johnson (Robert Redford) soldadu ohia jendeaz eta gizarteaz asperturik Mendi Harritsuetara joango da, bertako lurralde basatian bakarrik biziraun izateko asmo., Johnsonek hasieran estualdi eta larrialdi ugari pairatuko ditu, baina handik gutxira bera bezala bakarrik bizi den ehiztari eta tranpa-jartzaile zahar batek lagunduko du. Ondoren emakume indiar bat eta semetzat hartzen duen mutiko umezurtz batekin bizileku bat eraikiko du. Crow tribuko indiarrek bere sendia erail ostean, Jeremiah bere mendekuaren bila irtengo da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Robert Redford: Jeremiah Johnson
- Will Geer: Claw Chris Lapp hartza
- Stefan Gierasch Del Gue
- Delle Bolton: Swan
- Josh Albee: Caleb
- Joaquín Martínez: Ator Gorridun
- Allyn Ann McLerie: emakume eroa
- Paul Benedict: Lindquist erreberendoa
- Jack Colvin: Mulvey tenientea
- Matt Clark: Qualen
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Allmovie aldizkari eta webgunearen arabera: «1970eko hamarkadako estatubatuar kulturaren testuinguruan, Henry David Thoreauren idazlanean oinarritutako ingurugiroaren aldeko filma antisistema honek ikuslegoa bereganatu zuen»[1]. Variety aldizkariak zioenez: «Filmak berezko indar eta edertasuna du, eragozpen bakarra bere antzezpenean datza, ez baita oso argia, bertako pertsonaia gehienak espiritu humanista eta askatasunaren alde borrokatzen baitira»[2]. Eta New York Times egunkariaren arabera: «Sydney Pollack zuzendariaren Jeremiah Johnson filma kondaiaren dohaiaz bustia dago, honetan Robert Redford izarra da, bere izateko era eta sentipenengatik berarentzako paper oso erreala izango zelarik. Oso paper erakargarria da eta Redfordek zuhurtasun eta garbiki antzezten du, gizona nahiz antzezpena beratik irtena dela diruelarik».[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jeremiah Johnson review. Allmovie.
- ↑ Jeremiah Johnson. Variety.
- ↑ Jeremiah Johnson (1972). New York Times.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972ko filmak
- Sydney Pollackek zuzendutako filmak
- Edward Anhaltek idatzitako filmak
- John Miliusek idatzitako filmak
- David Rayfielek idatzitako filmak
- Robert Redfordek antzeztutako filmak
- Will Geerrek antzeztutako filmak
- Paul Benedictek antzeztutako filmak
- Stefan Gieraschek antzeztutako filmak
- Matt Clarkek antzeztutako filmak
- Jack Colvinek antzeztutako filmak
- Tim McIntirek antzeztutako filmak
- Joe Wizanek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak
- Biziraupen filmak
- Basoetan girotutako filmak
- Bakardadeari buruzko filmak
- 1970eko hamarkadako abentura filmak
- Oinbeltzei buruzko filmak
- Coloradon girotutako filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak