Jeri Ellsworth
Jeri Ellsworth | |
---|---|
![]() |
|
Bizitza | |
Jaiotza | Yamhill (Oregon), 1974 |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, autorea eta informatikaria |
http://www.jeriellsworth.com |
Jeri Ellsworth (1974 -) zirkuitu-diseinatzaile autodidakta da, eta chipak diseinatzeko etxeko laborategi bat (“home chip lab”) sortu zuen. Ezaguna da Commodore 64 kontsolaren emuladore bat diseinatzeagatik. 2004an asmatu zuen, Joystick baten barruan zihoan, 30 bideojoko zituen, eta C64 Direct-to-TV izena zuen. Computers Made Easy denda-katea antolatu zuen, ordenagailuen osagaiak saltzeko. Gaur egun, jokoetarako kontsolen hardwarean egiten du lan.
2013an errealitate areagotuzko CastAR sistema[1] aurkeztu zuen Jeri Ellsworth-ek Technicalillusions enpresarekin, baita arrakasta handia lortu ere. CastAR sistemak batera darabiltza mundu fisikoa eta mundu birtuala, errealitate areagotuzko 3D proiekzio holografiko modukoak erabiltzen ditu errealitate birtualean mulgiltze erabatekoa onartzen duen ingurunean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jeri Ellsworth ![]() |
- (Ingelesez) Webgune pertsonal ofiziala
- (Ingelesez) Jeri Ellsworth-en Youtube kanala
- (Ingelesez) Jeri Ellsworth-en Vimeo kanala
- (Ingelesez) Ellsworth-en Flickr argazki-zerbitzuan
- (Ingelesez) Hitzaldia Portland-eko Linux General bileran (2010eko martxoan)*
- (Ingelesez) Hitzaldia Stanford unibertsitatean (2005/05/18)