Edukira joan

Jessica Daves

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jessica Daves
Bizitza
JaiotzaCartersville, 1898ko otsailaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York, 1974ko irailaren 21a (76 urte)
Jarduerak
Jarduerakeditore-laguntzailea

Jessica Daves (Cartersville, 1898ko otsailaren 20aNew York, 1974ko irailaren 21a) estatubatuar idazle eta argitaratzailea izan zen[1]. 1952tik 1962ra Vogue aldizkariko argitaratzaile nagusia izateagatik da ezaguna.

Cartersvillen (Georgia) jaio zen 1898an, baina New Yorkera joan zen bizitzera, 1921ean, eta han iragarkigintzan lan egin zuen[1]. 1933an hasi zen Voguen editore gisa lan egiten[1]. 1952an, Vogueko argitaratzaile nagusi bihurtu zen eta 1963an erretiratu zen[1].

Bereziki ezaguna da estatubatuar prêt-à-porter sektorea Voguen sustatzeagatik[1].

Hiru liburu idatzi zituen: The Vogue Book of Menus, Ready‐Made Miracle: The Story of American Fashion for the 'Millions' eta The World in Vogue[1]. 2019an, Rebecca Tuite moda historialari britainiarrak Jessica Davesi buruzko liburu bat argitaratu zuen, 1950s in Vogue: The Jessica Daves Years, 1952-1962[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 (Ingelesez) Whitman, Alden. «Jessica Daves of Vogue Is Dead; Favored Ready‐to‐Wear Trend» The New York Times (New York): 53. 1974-09-24 (kontsulta data: 2023-12-11).
  2. (Ingelesez) Tuite, Rebecca. (2019). 1950s in Vogue: The Jessica Daves Years, 1952-1962. London: Thames & Hudson ISBN 9780500294376..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]