Joênia Wapichana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joênia Wapichana

(2023)
Q121223689 Itzuli

2023ko otsailaren 1a -
federal deputy of Roraima (en) Itzuli

2019ko otsailaren 1a -
Hautetsia: 56th legislature of the National Congress of Brazil (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoênia Batista de Carvalho
JaiotzaBoa Vista1974ko apirila (49/50 urte)
Herrialdea Brasil
Talde etnikoaWapishana people (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaWapishana (en) Itzuli
Brasilgo portugesa
Hezkuntza
HeziketaUniversidade Federal de Roraima (en) Itzuli
HizkuntzakWapishana (en) Itzuli
Brasilgo portugesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta politikaria
Jasotako sariak

 

Joênia Batista de Carvalho, ezagunagoa Joênia Wapichana izenez (Boa Vista, Brasil, 1974ko apirilaren 20a), Brasilgo abokatua da, Brasilen abokatutza lanean diharduen lehen emakume indigena.

2018ko hauteskundeetan, Brasilgo Diputatuen Ganberako hautetsia izan zen lehen emakume indigena izan zen, Roraima estatuaren ordezkari gisa eta Jasangarritasun Sareko (REDE) kide gisa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wapishana talde indigenako kidea, zortzi urte zituela, jaio zen herrixka utzi eta amarekin Boa Vistara joan zen bizitzera. Bigarren Hezkuntza amaitu ondoren, kontabilitateko bulego batean hasi zen lanean egunez, gauez Roraimako Unibertsitate Federalean zuzenbidea ikasten zuen bitartean. 1997an graduatu zen.[2]

Abokatu ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raposa Serra indigena do Sol barrutian zerbitzatu zuen, Roraimako Kontseilu Indigenaren (CIR) sail juridikoan lan egiteaz gain, baita Brasilgo iparraldeko eskualdean bere lurren jabetzarako indigenen eskubideen defentsan ere.

Brasilgo Abokatuen Ordenako (OAB) Herri Indigenen Eskubideen Batzordeko lehen presidentea izan zen, 2013an sortua.

2018ko legegintza-hauteskundeetan, Roraimagatik Diputatuen Ganberarako hautatu zuten.[3]

Goraipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004an, Reebok saria jaso zuen, giza eskubideen defentsan egindako lanagatik.[4] 2010ean, Brasilgo Kultura Ministerioaren Kultura Merezimenduaren Ordenarekin kondekoratu zuten.
  • 2018an Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Saria jaso zuen.[5]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joênia Wapichana