Joan Iturralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Beasaindar apaizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Joan Iturralde (argipena)».
Joan Iturralde
Bizitza
Jaiotza Beasain1897ko maiatzaren  20a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Sara1981eko azaroaren  1a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak apaiza eta historialaria

Juan Jose Usabiaga Irazustabarrena (Beasain, Gipuzkoa, 1897ko maiatzaren 20aSara, Lapurdi, 1981eko azaroaren 1a) euskal apaiza zen. Joan Iturralde ezizena jarri zion bere buruari, haurtzaroan oso gogoko zuen jaiotetxeko jabetzetako batetik hartu zuen ezizen hori.

Beasaingo Altamira baserrian jaio zen. Lehen mailako ikasketak Loinazko San Martin ikastetxean egin zituen.

Beasainen plaza batek bere izena darama.

Apaiz ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urte zituela apaizgoa ikastera joan zen Tolosako Sakramendiarretara, jaio zen auzoko Zunzunegi baserriko bere lagun Martin Oiarbiderekin.

Apaiztu ondoren, Filosofia eta Teologian doktoratua egin zuen Erromako Aingeru Unibertsitatean, "suma cum laude" kalifikazioa erdietsiz. Ondoren irakaskuntza lanetan ihardun zuen bere ordenaren hainbat egoitzetan, Frantzian, Argentinan eta Tolosan.

Gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken egoitza honetan harrapatu zuen 1936ko altxamendu militarrak, eta ebanjelioa armen indarrez ez, baizik eta zuzentasunean oinarriturik irakatsi behar zela defenditzeagatik, preso hartu eta Ondarretako kartzelara eraman zuten 1937ko maiatzaren 16an; han, beste apaiz batzuekin, inkomunikaturik egon zen egoera jasangaitzean. Egun batez, askapena sinarazi zioten, autoan mugaraino eraman eta Frantziako lurraldean utzi zuten, "Orain ahal duzuna egin ezazu" esanez. Etxera itzuli ezkero hilko zutenaren mehatxua egin zioten.

Orduan erabaki zuen bere lagunei kartzelan emandako hitza betetzea: alegia, Francoren gurutzadaren katolikotasunari buruzko egia munduari azaltzea. Lekukotasunak eta agiriak biltzen hasi zen, apaiz-lanak eginez aldi berean abade gisa, Josse izeneko Frantziako herri txiki batean, Bigarren Mundu Gerra garaian.

Gerra zibilaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra amaitu ondoren, kontsulatuaren bidez pasaportea eskuratu eta Espainiara sartu ahal izan zen, ordutik hamaika bidaldi eginez Frantziako egoitzatik Espainiako hainbat leku ezberdinetara, agiri ugari bilduz. Horrela ‘’El Catolicismo y la Cruzada de Franco’’ (Katolikotasuna eta Francoren gurutzada) izeneko lana bukatu ahal izan zuen, hiru tomotan.

1978ko berrargitalpenean bi tomotan argitaratu zen, La guerra de Franco, los Vascos y la Iglesia (Gerra, Franco, euskaldunak eta eliza) izenburuaz.

Obra hori Frantzian argitaratu zen, beharrezkoak ziren eliz--baimenenekin, berrogeita hamarreko hamarkadan, ‘’Editorial Egi Indarra - Caiga quien caiga’’ argitaletxearen ardurapean. Kontrabandistek sartu zuten Espainian, gero ezkutuan bana zezaten.

Juan Iturralderen benetako nortasuna jakin zuenean mugaz honantz etortzeari utzi eta bere Frantziako egoitzan gelditu behar izan zuen, Espainian askatasun demokratikoak ezarri ziren arte.

Berak egindako beste lan bat ere argitaratu zen frantsesez, Jésus qu'est-il (Nor da Jesus) izenburua zuena.

Jaioterrira itzuli zenean, omenaldi beroa eskaini zion Beasaingo herriak, parrokian elkar-meza nagusia eta Usurbe antzokian ekitaldi akademiko-kulturala ospatuz, horietara apaiz ugari eta euskal politika eta kultur alorreko pertsona ospetsu asko etorri ziren.

84 urte zituela hil zen Lapurdiko Sara herrian 1981eko azaroaren 1ean.