Joan eta Ane zigarro bat erretzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Joan eta Ane zigarro bat erretzen
Datuak
Generoa Eleberri laburra
Herrialdea Euskal Herria
Bilduma Ustela saila
Orrialdeak 38

Joan eta Ane zigarro bat erretzen 1977an[1] Ibon Sarasolak argitaratutako eleberri laburra da. Argitaratu zen garaian, bere joera berritzailea eta, oso liburu polemikoa izan zen. Narrazioaren oinarria objektibismoa da, hamarkada hartan oso modan zegoen Frantziako nouveau roman estiloan. Koro Nabarroren hitzetan objetibismoa zera da: "eguneroko errealitatea ahalik eta zehazkien aurkeztea, inolako bitartekorik gabe. Egileak ez du arazoak, gauzak, erakutsi besterik egiten."[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriaren argumentua oso sinplea da: bikote bat ohean zigarroa erretzen ari dira. Argumentua bien pentsamenduen gainean antolatzen da: haurtzaroako gertakizunak, lehen jaunartzea, eskolaren oroimenak eta abar, azaltzen dizkigu. Aldi berean, egileak bikotearen mugimenduak eta sentsazioak azalarazten dizkigu. Berez, ez da ezer gertatzen bainan lerro artean gauza asko sumatu daiteke: ezkondu gabeko bikotea da, beldurra eta erlijioaren eragina, sentimenduekiko lotsa... Lana, garaian, saiakuntza txiki bat izan zen.

Edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Liburuan beste data aipatzen da, 1970eko urria-azaroa.
  2. http://kritikak.armiarma.eus/?p=2912

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]