Joana Bonet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joana Bonet
Bizitza
JaiotzaVinaixa eta Lleida, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Joana Bonet (Vinaixa, Lérida; 1966) kataluniar idazle eta kazetaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filologian lizentziaduna da (Bartzelonako Unibertsitatea), eta kazetaria da. Laurogeiko hamarkadaren erdialdean hasi zuen karrera, Diari de Lleida eta La Mañana Lleidako egunkarietan. 1988an Diari de Barcelona-n kolaboratzaile hasi zen, eta Bartzelonako Abokatuen Elkargoko prentsa-burua izan zen —1988 eta 1992 artean—, eta, aldi berean, artikuluak argitaratu zituen El País, Colors, Vogue Paris eta Ronda Iberian, Juan José Millásen zuzendaritzapean. 1992an Woman (Z taldea) aldizkaria sortu eta zuzendu zuen. 1996tik 2012ra Marie Claire (GyJ) aldizkaria zuzendu zuen. 2013. urtean Prisa Revistaseko zuzendaria izan zen, eta Icon aldizkaria jarri zuen martxan El País-erako. Prisma Publicaciones (Planeta Taldea) argitalpen-sailburua da.

2006az geroztik, La Vanguardiako zutabegile da, eta Hoy por Hoy (cadena Ser) programako iruzkingile izan da. Halaber, Humanitateen Eskola Garaikidean eskolak eman ditu, eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Moda-kazetaritza eta -komunikazio ikastaroa zuzendu du. 2014. urtean, El País egunkariko Kazetaritza eta Joera eta Moda Tailerra zuzendu zuen; eta, 2018an, Espainiako Liburutegi Nazionalean egindako "Erreboltari eta Tansgresoreak" izenburupean, Idazleen Egunaren III. edizioan komisariatu zen.

Haurrentzako “Fadaptaca” (2008), TV3 telesaila zuzendu du, Jordi Labandaren zuzendaritza artistikoarekin, eta RTVEren “Gizakiak eta jainkoak” elkarrizketa-programa (2010).

“Mi vida es mía” liburuaren egilekidea da, Anna Caballé Masforrollekin batera, eta bakarka idatzi ditu, besteak beste,“Hombres, material sensible” eta “Las metrosesenta”. "Fabulosas y rebeldes. Cómo me hice mujer", ez da emakume izateari buruzko liburu intimo bat, baizik eta kronika bat; nola eratzen eta apuntatzen diren ametsak, nola jabetzen garen munduan dugun posizioaz eta nola erreakzionatzen dugun desberdintasunaren aurrean".

Prisma Publicaciones argitaletxeak argitaratutako La Vanguardia Fashion&Arts Magazineren hileko gehigarria zuzentzen du, eta talde horretako kontseilari editoriala ere bada.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022. "Chacón. La mujer que pudo gobernar" (Península).

2019. Autora de "Fabulosas y rebeldes. Cómo me hice mujer" (Destino).

2013. "Generación parénesis" (Planeta).

2009. “27 de septiembre. Un día en la vida de las mujeres”, argitaratzaile Esmeralda Berbel (Alfama).Egilekidea

2009 “Fadaptaca” (Estrella polar) haurrentzako liburuaren egilea.

2007. “Las metrosesenta” (La Esfera de los Libros) lanaren egilea.

2003. “Hombes, material sensible” lanaren egilea (Plaza eta Janés).

2002. “Mi vida es mía” liburuaren egilekidea, Anna Caballé Masforrollekin (Plaza y Janés).

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere zuzendaritzapean, Marie Claire aldizkariak Informazio Aldizkarien Elkartearen 8 ARI sari jaso zituen 1999 eta 2006 artean, eta, 2003an, Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioak tratu txarren aurkako borrokan diharduten komunikabideei eta publizitate-enpresei ematen dien Emakumeen aurkako Indarkeriarik Ezaren Saria.
  • Berak jaso du Madrileko Erkidegoak bere lanarekin genero-indarkeriaren aurka borrokatzen duten profesionalei eta komunikazio-enpresei ematen dien Martxoak Zortzi Saria, El Mundo egunkarian argitaratutako “La tinta mancha” artikuluarengatik
  • Academia de las Ciencias y Artes de la Televisión-ek emandako Haurrentzako Programa Autonomiko Onenaren Saria jaso zuen, 2009an, “Fadataca” haurrentzako serieagatik.
  • 2010ean, Women Together NBEko aholku-elkarteak, urteko sarien seigarren edizioan, “emakumeen berdintasunarekin, genero-indarkeriaren aurkako borrokarekin eta Guztiontzako Eskolaren proiektuarekin konprometitutako ibilbide profesionala” aintzatetsi zuen bere sarietako batekin.
  • Lleidako Foru Aldundiak ere eman zion “2010eko Ekintzaile” saria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]