Joe Kopicki
| Joe Kopicki | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Warren, 1960ko ekainaren 12a (65 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heziketa | University of Detroit Mercy (en) Fitzgerald High School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | saskibaloi entrenatzailea eta saskibaloiko jokalaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | hegal-pibota | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Pisua | 240 libra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 206 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Joseph Gerard "Joe" Kopicki, Sr. (Warren, 1960ko ekainaren 12a - ) estatubatuar saskibaloi jokalari ohia da, pibot postuan aritzen zena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poloniar jatorriko familia batean hezia, jaioterriko Fitzgerald High Schoolen hasi zen.[1] Detroiteko Unibertsitateko Detroit Titans taldearekin jokalari bezala trebatu ondoren, 1982ko NBAko Draft-eko 3. kanporaketan aukeratu zuen Atlanta Hawks taldeak. Hawks bera eta Indiana Pacers taldeetan aritu ondoren ez zuen debutatu. CBAko Wisconsin Flyers taldean denboraldi bat eman ondoren, 1983/84 denboraldian kontratua sinatu zuen Washington Bullets taldearekin, eta talde horrekin NBAko lehen minutuak jokatu zituen. Hurrengo denboraldian Denver Nuggets taldean aritu zen, min hartutako Russell Cross ordezkatuz.[2] Bill Hanzlik min hartu zuenean, minutu gehiago izan zituen. Hortik Europarako jauzia egin zuen, Italiako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat taldetan arituz. Erretiratu zenean, bere institutuko taldea entrenatu zuen.[1]
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982–1983: Wisconsin Flyers
- 1982–1983: Washington Bullets
- 1984: Denver Nuggets
- 1985–1986: Benetton Treviso
- 1985–1988: Caja Bilbao
- 1988–1991: Pallacanestro Torino
- 1991–1992: Caja Bilbao
- 1992–1993: Joventut Badalona
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Joe Kopicki 2011 Special Recognition Award Winner. .
- ↑ Kiszla, Mark. (1984-11-1). «Nuggets sign 'The Body'» The Denver Post: E14..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Michigango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |