John Langdon Down
John Langdon Down | |
---|---|
(1870) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | John Langdon Haydon Down |
Jaiotza | Penntorr, 1828ko azaroaren 18a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Teddington, 1896ko urriaren 7a (67 urte) |
Familia | |
Aita | Joseph Almond Down |
Ezkontidea(k) | Mary Crellin (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Barts and The London School of Medicine and Dentistry (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, psikiatra eta neurologoa |
John Langdon Haydon Down (Torpoint, 1828ko azaroaren 18a - 1896ko urriaren 7a) Britania Handiko mendiku bat izan zen. Down sindromea mediku honen omenez izendatu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cornuallesko herri batean jaio zen eta gurasoak irlandarrak zituen. Aita botikaria zen, eta Johnek 14 urte zituenean aitarekin lanean hasi zen. 18 urte zituenean Londresera joan zen zirujau laguntzaile izateko. Bloomsbury Squaireko laborategi batean lan egin zuen gero. Orduan Michael Faraday ezagutu zuen eta gas experimentuekin lagundu zion.
1853ean, Torpointera bueltatu zen bere aita laguntzeko hura hil zen arte. Urte berean, eta bere aita hil ostean, Royal London Hospitalean bere medikuntza ikasketak hasi zituen. 1856ean, zirujau ikasketak amaitu zituen eta bi urte geroago, Surreyn, adimen urrikoentzako Earlswood babes-etxean zuzendari mediku izendatua izan zen. Orduan hasi zituen bertako pazienten ikerketak eta 1866ean liburu bat argitaratu zuen, honako izenburuarekin: observations on an ethnic clasification of idiots (idioten sailkapen etniko baterako behaketak). Bertan, adimen urritasunak dituzten pertsonen klasifikazioa egin zuen, etniaren arabera (garai hartan eritasun genetikoek giza-arrazekin zerikusia zutela uste zen). Beste hainbat lanen artean, 21 kromosomako trisomiaren azterketagatik, deskribapenagatik eta berau izendatzeko "mongoliar idiota" terminoagatik bihurtu zen ezagun. Termino horren ordez "Down sindromea" erabiltzen da gaur egun, haren omenez.
Bere bi semeek, Reginaldek eta Percivalek, haren lana jarraitu zuten, Reginaldek bereziki.