Arraza (giza sailkapena)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau gizakien sailkapen gisa ulertutako arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraza».
Gizakien arrazak 1914ko lexikoi alemaniar baten arabera.

Arraza, eraikuntza sozial gisa, ezaugarri berak eta gainerako multzoetatik bereiziak partekatzen dituzten gizakien taldea da. Hasieran hizkuntza bera mintzatzen zuten pertsonen multzoez aritzeko erabiltzen bazen ere, XVII. mendetik aurrera ezaugarri fisikoak adieraztera igaro zen (azalaren kolorea, aurpegiaren eta ilearen itxura, besteak beste). XIX. mendetik aurrera zentzu biologiko taxonomikoan erabili zen maiz, fenotipoaren arabera sailkatutako giza populazio genetikoki desberdinak izendatzeko.

Nahiz eta eguneroko hizkuntzan modu arruntean erabili, egun zientzialari gehienek onartzen dute arrazak ez duela esanahi genetiko edo biologikorik, hau da, gizakietan ez dagoela azpiespezierik, beste espezie batzuetan gertatzen den bezala (Canis lupus espeziean -otsoak eta txakurrak-, adibidez). Beste batzuk diote gizakien artean arrazak ez duela esanahi taxonomikorik. Hala ere, oraindik ere zenbait ikertzailek arrazaren kontzeptua erabiltzen dute giza ezaugarrien multzo lausoen sailkapenak egiteko. Ikertzaile zenbaitek defendatzen dute genetika modernoaren arabera, arrazak bai existitzen direla.

XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, arrazaren kontzeptua XIX. mendeko antropologo eta fisiologoek sortutako teoria eta ideologiekin lotu zenetik alegia, hitzaren erabilera gatazkatsua izan da. Gaur egun oraindik ere testuinguru orokorretan erabiltzen bada ere, anbiguotasun eta karga emozional gutxiago duten hitzekin ordezkatu da askotan: populazioa, herria, talde etnikoa, komunitatea...

Sailkapen klasikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johann Friedrich Blumenbach (1752-1840) antropologo alemaniarrak giza arraza guztiak lau multzo handitan bereizi zituen:

  1. Australoidea.
  2. Kaukasoarra edo "arraza zuria".
  3. Mongoloidea edo "arraza horia".
  4. Negroidea edo "arraza beltza".

Arrazakeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arrazakeria»

Historian zehar etengabeko liskar sozial eta politikoak eragin izan ditu arrazen arteko elkarbizitza, arrazismo fenomeno zabaldua sortuz.

Mestizajea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazen arteko nahasketaren ondorioa da. Mestizo hitzak barne hartzen ditu konbinazio guztiak: mulatoak, zamboak eta abar.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arraza (giza sailkapena) Aldatu lotura Wikidatan