Neurologia
Neurologia nerbio-sistemaren gaixotasunetaz arduratzen den espezialitate medikoa da, baztuetan beste batzuekin elkarlanean, neurokirurgia, neurofisiologia, neuropsikologia eta psikiatriarekin bereziki.
Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dementziak (Alzheimer eta beste).
- Epilepsia.
- Esklerosi anizkoitza.
- Istripu zerebrobaskularrak (IZB).
- Neuropatia periferikoak.
- Parkinson sindromea.
Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Miaketa fisikoan, miaketa neurologikoak bere teknika berezia dauka. Laburbilduta, mugitzeko (burua, gorputz-adarrak...), sentitzeko (mina, beroa/hotza...) eta arrazoitzeko gaitasuna aztertu behar da.
Bestela, proba osagarrien artean, hauexek dira ohikoenak:
- Buruko OTA.
- Buruko erresonantzia magnetikoa.
- Elektroentzefalograma (EEG).
Berrikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Berrikuntza nabarietako bat, garunen zelulen kultibazioa da. Berrikuntza hau, Parkinsonaren eta epilepsiaren aurkako tratamendurako da. Floridako unibertsitateko Scheffler irakasle neurologoa, egin du aurkikuntza hau. Berrikuntza honen helburua, garuneko zelulak izoztea da eta noizbait behar badira, desizoztu egin. Modu horretan, gauza askotarako erabili ahalko dira, hala nola, gaixotasun neurologikoen tratamenduetarako.[1]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) European Federation of Neurological Societies (EFNS)
- (Gaztelaniaz) Sociedad Española de Neurología (SEN)
- (Frantsesez) Société Française de Neurologie (SFN)
- (Ingelesez) "European Journal of Neurology" aldizkaria[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) "Neurology" aldizkaria
- (Gaztelaniaz) "Neurologia" aldizkaria
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Neurologian emandako berrikuntzak. (Noiz kontsultatua: 2016ko maiatzaren 06a).