John Lee Hooker

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Lee Hooker
JohnLeeHooker1997.jpg
Bizitza
Izen osoa John Lee Hooker
Jaiotza Clarksdale (Mississippi)1917ko abuztuaren 22a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
Heriotza Los Altos2001eko ekainaren 21a (83 urte)
Lanbidea
Lanbidea gitarra-jotzailea, abeslaria, egile abeslaria, musikaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa Bluesa
Musika instrumentua gitarra
biolina
Diskoetxea Charly Records
Chess Records
Flair Records
IMDb nm0393631
www.johnleehooker.com

John Lee Hooker (Clarkdale, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko abuztuaren 22a - San Francisco, Ameriketako Estatu Batuak, 2001eko ekainaren 21a) blues musikaria izan zen. Haren obra blues musikaren Bigarren Mundu Gerraren ondorengo blues elektrikoaren eragile nagusietako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitak erakutsi zion gitarra jotzen, baina gaztetako musikari kutunena Blind Lemon izan zuen. Laster alde egin zuen etxetik, Memphisa eta, geroago, Cincinnatira. Hasieran gospel talde batzuetan jo zuen, blues musikan buru-belarri sartu baino lehen. 1958an egin zituen lehen grabazioak, Texas Slim, John Lee Booker edo Deltan John izengoitiaz: Boogie Children, Hobo Blues, I'm In The Mood. 1960ko hamarraldian blues musikari berrien erreferentzia nagusietako bat izan zen. Britainia Handian, garai hartako rock talde nagusiek ere (The Animals, The Rolling Stones) haren abesti zaharretan oinarri hartuta egin zituzten bereak. Hurrengo bi hamarraldietan musikaririk onenekin jo zuen: Muddy Waters, Canned Heat, Van Morrison..., Coast To Coast (1971), Blues Before Sunrise (1976), The Healer (1989) edota Get Back Home (1992) diskoetan besteak beste.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Lee Hooker Aldatu lotura Wikidatan