Johnny Got His Gun (filma)
Johnny Got His Gun (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Johnny Got His Gun |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta Film biografikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Johnny Got His Gun (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Dalton Trumbo |
Gidoigilea(k) | Dalton Trumbo Luis Buñuel |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Bruce Campbell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jerry Fielding (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Johnny Got His Gun (euskaraz Johnnyk bere fusila hartu zuen) 1971ko Dalton Trumbo estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. Bertan, Timothy Bottoms, Jason Robards, Donald Sutherland, Diane Varsi eta Kathy Fields aktoreek antzeztu zuten.
Filmak gerraren aurkako joera bakezalea argi du, gerraren laztasuna protagonistaren egoeraren bidez modu oso garratzean erakusten du.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen Mundu Gerran estatubatuar gudari bat leherketa baten ondorioz larriki zaurituta dago. Istripu horretan, Johnnyk hankak, besoak, ikusmena, entzumena, usaimena eta dastamena galdu ditu. Modu latzean esanda, haragi puska bat eginda geratu da: kontzientzia izan arren, errealitatetik eta bere ingurutik erabat isolatuta dago. Halere, bere bizitzako une garrantzitsuenak gogoratzen (jaiotetxea, gurasoak eta neska-laguna...) eta ametsak eta amesgaiztoak ditu, baina ez ditzake errealitatea eta fantasia bereiz.
Hainbat urtez egoera latz horretan egonda, azkenik Morse kodearen bidez mediku eta jeneralekin harremanetan jartzea lortu du, burua aurrera-atzera mugituz. Hil dezaten eskatu die, baina ingurukoak ez diote jaramonik egiten. Haren gorputz ezdeusa biltegi batean zokoratuta, medikuntzaren aurrerapenerako ikerketetan erabiltzeko mantenduko dute bizirik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Timothy Bottoms: Joe Bonham
- Kathy Fields: Kareen, Joeren neska-laguna
- Marsha Hunt: Joeren ama
- Jason Robards: Joeren aita
- Donald Sutherland: Jesukristo
- Diane Varsi: erizaina
- Charles McGraw: Mike Burkeman
- Sandy Brown Wyeth: Lucky
- Don 'Red' Barry: Jody Simmons (Donald Barry gisa)
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren izenburua George M. Cohan estatubatuar nazionalistaren Over there abestiko hitzetan oinarritua dago: kanta hartan, filmean ez bezala, gerraren apologia handia egiten da, "Johnny, get your gun" (Johnny, haz ezak heure fusila), estatubatuar gazteri abertzaleak bere herrialdea defendatzeko duen eskubidearen alde. Aldiz, Trumboren eleberri nahiz filmean oso bestelako erantzuna ematen zaio: Johnnyk bere fusila hartu zuen, gerrara joan eta bizi guztirako elbarri itzuli zen.
Bestalde, Metallica estatubatuar musika taldeak, filmean oinarrituta, One abestia ondu zuen, baita haren bideoklipean filmeko irudiak sartu ere.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971ko filmak
- Dalton Trumbok zuzendutako filmak
- Dalton Trumbok idatzitako filmak
- Luis Buñuelek idatzitako filmak
- Timothy Bottomsek antzeztutako filmak
- Jason Robardsek antzeztutako filmak
- Donald Sutherlandek antzeztutako filmak
- Diane Varsik antzeztutako filmak
- Marsha Huntek antzeztutako filmak
- Eric Christmasek antzeztutako filmak
- Charles McGrawek antzeztutako filmak
- David Soulek antzeztutako filmak
- Don "Red" Barryk antzeztutako filmak
- Eduard Franzek antzeztutako filmak
- Peter Broccok antzeztutako filmak
- Bruce Campbellek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Lehen Mundu Gerrari buruzko filmak
- Drama filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Gerraren aurkako filmak
- Kultuzko filmak
- Desgaituei buruzko filmak
- Zainketa aringarriak eta zinema
- Jerry Fieldingen soinu bandadun filmak