Jokin Lasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jokin Lasa
Bizitza
Jaiotza Lazkao1954  (64/65 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak musikaria

Jokin Lasa (Lazkao, Gipuzkoa, 1954) musikaria eta abeslaria.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973an Josu Irastortzarekin bikotea osatu zuen eta ohikoak izan ziren Jokin eta Josu 1970. hamarkadako kantaldietan. 1980 arte iraun zuen proiektuak eta diska bat ere grabatu zuten IZ diskoetxearekin, Nire herria bezala.

2006an bakarkako proiektu bati ekin zion Jokin Lasak. Peli Markiegi Debako idazlearen jaiotzaren mendeurrena zela-eta haren omenezko diskoa grabatu zuen, Zera (Hirusta, 2006). Kaki Arkarazo, Joserra Senperena, Miquel Saumell eta Inoren Ero Ni taldeko zenbait musikarirekin grabatu zituen Lasak disko horretarako sorturiko kantuak.

2013an disko berria argitaratu zuen, Zortziko txiki bat, berriz ere Kaki Arkarazo herrikidea alboan zuela. 2018an iritsi da bakarkako hirugarrena, Hamaika gezur.

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokin eta Josu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nire herria bezala (IZ, 1977)

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zera (Hirusta, 2006)Zortziko txiki bat
  • Zortziko txiki bat (autoekoizpena, 2013)
  • Hamaika gezur (autoekoizpena, 2013)