Joserra Senperena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joserra Senperena

Bizitza
JaiotzaDonostia1965eko urtarrilaren 4a (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta piano-jotzailea
Izengoitia(k)Joserra Senperena
Genero artistikoapop rock
Musika instrumentuapianoa

joserrasenperena.com
IMDB: nm2137808 Musicbrainz: ddd8d5d0-e787-4456-8c39-a6d6122bb141 Discogs: 710164 Edit the value on Wikidata

Joserra Senperena (Donostia, 1965eko urtarrilaren 4a) Goi mailako piano ikasketak burutu zituen Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan eta geroago jazz musika ikasi zuen Bartzelonako Taller de Músics-en zein Donostian.

Azken urteotan musika konposatzeari eskeintzen dio denbora osoa. Hamaika disko kaleratu ditu bere izenean, hasierako diskoetetako jazz eta blues estiloetatik ganbera musikaraino azkenetan. Horietako batzuetan Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Jose Luis Zumeta, Dora Salazar, Jose Ignazio Ansorena edota Rafael Berrio izan ditu bidelagun. Azken diskoa, Existentzia minorrak (2019), piano hutsez grabatu du Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoean.

Bere diskoetaz gain, soinubandak ere konposatu ditu: Caminho Longe (Josu Martinez, 2020), Apaiz kartzela (Ritxi Lizartza, 2020), Lur eta Amets (Joseba Ponce-Imanol Zinkunegi, 2020), Egunak eta lanak (Fermin Etxegoien, 2019), Jainkoak ez dit barkatzen (Josu Martinez, 2018), Nur eta Herensugearen Tenplua (Juanba Berasategi, 2017), Sipo Phantasma (Koldo Almandoz, 2016) edota La Ballena Real (Julio Medem, 2016).

25 urtez estatuko musikari profesional gisa ibili zen, eta musikaririk estimatuenetako bat izatera iritsi zen. 100 diskotik gora grabatu ditu eta ia 2.000 emanalditan parte hartu zuen Euskal Herrian, Espainian, Frantzian, EBan, AEBetan eta Asian. Pop donostiarraren talde enblematikoekin aritu zen: 21 Japonesas, Duncan Dhu, La Buena Vida, Amateur baita Tolosako Bide Ertzean-ekin ere. Ekoizle gisa ere aritu da: Rafael Berrioren 1971 eta Diarios diskoak, Amaia Monteroren eta Mikel Erentxunen Lau Teilatu kantuaren bertsioa, Gure esku dago eta Free Otegi free them all eta Hatz puntetan kantu kolektiboak, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 7 disko… Estatu mailan ondorengo musikarien lanetan edo biratan hartu du parte: Fito y Fitipaldis, Joaquin Sabina, Quique González, Coque Malla, Jarabe de Palo, Iván Ferreiro… Idazleekin ere kolaboratu du zuzeneko emanaldietan: Kirmen Uribe, Elvira Sastre, Michel Gaztambide, Arantxa Urretabizkaia, Roger Wolfe…

Bakarkako diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinemarako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luzemetraiak

Laburmetraiak

  • Suganbila (Josu Martinez, 2019)
  • Anti (Josu Martinez, 2019)
  • La ballena Real (Julio Medem, 2016)
  • Narcisso (Koldo Almandoz, 2016)
  • Gure pertsonaiak (Juanba Berasategi, 2010)
  • Gipuzkoako historia (Juanba Berasategi, 2009)
  • Detrás de la cámara (Isabel Albak zuzendutako ikasturtea, 2008)
  • Vías (Pello Gutiérrez, 2008)
  • Musika (Axier Urbieta, 2007)
  • Puntos suspensivos (Josetxo Errazkin, 2007)
  • Se vende (Josetxo Errazkin, 2007)
  • Bilintx (John Andueza, 2006)
  • Tortolika eta tronbon (Joxan Muñoz, 1998)
  • Petit Casino (Juan Luis Mendiaraz, 1986)
  • Amor ligth (Juan Luis Mendiaraz, 1985)

Antzerkirako musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika eta literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018

2017

2016

2015

2014

  • David Quinzán. El maestro de teatro
  • Fito&Fitipaldis. Huyendo conmigo de mi
  • Fito&Fitipaldis. En directo desde el Teatro Arriaga
  • El Fill del Mestre. Cançons per a després d’un diluvi
  • The Groovies. Retrogroovies
  • Las Maris. Cara b

2013

2012

  • Rafael Berrio. Diarios
  • ADN. Nada que perder
  • Las Maris. Cara a
  • Kristau eskolak. Bidaia bat
  • Fernando Astone & Contacto en Francia. Polaroids

2011

2010

2009

2008

2007

2006

2005

  • Mikel Erentxun. El corredor de la suerte
  • Javier Álvarez. Plan be
  • Mikel Errazkin. Herri kanta ttikiak
  • Quique González. La noche americana
  • Diego Vasallo. Los abismos cotidianos
  • Iván Ferreiro. Canciones para el tiempo y la distancia
  • Duncan Dhu. 20 años de canciones
  • Quique González. Un tributo a Duncan Dhu. Cien gaviotas dónde irán...
  • Quique González. Tributo a México. Que te vaya bonito

2004

2003

2002

2001

2000

1999

1998

1997

1996

1995

1994

1992

1990

Kultura eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017 Zinemaldia, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren kidea, 2017ko irailaren 22tik abenduaren 30ra, Donostia

Euskal Zinemaren Irizar Sariaren epaimahaiaren kidea, beste bi kidekin batera: Itxaro Borda, epaimahaiaren presidentea eta Miren Arzalluz.[1]

Sariaren irabazlea “Handia”, Aitor Arregiren eta Jon Garañoren filma.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]