Edukira joan

Jon Mikel Caballero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Mikel Caballero
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta gidoilaria
IMDB: nm3760767 Edit the value on Wikidata

Jon Mikel Caballero Lorea (Iruñea, 1985) irakasle, gidoigile eta zinema zuzendaria da.[1]

Iruñean jaioa, 2007an, Nafarroako Unibertsitatean, Ikusentzunezko Komunikazioaren gradua bukatu zuen. 2009an Bartzelonako Unibertsitatearen ESCACen Zinema zuzendaritzaren Masterra burutu zuen. Ondoren, zazpi urtez, Bartzelonan lan egin zuen. Kataluniako hirian film luze desberdinetak lagundu zuen: Bruc: El desafío (2010, Daniel Benmayorrek zuzenduta), EVA (2011, Kike Maíllok zuzenduta) eta Lo Imposible (2012, Juan Antonio Bayonak zuzenduta); azkne film horren making of zuzendu zuen.[2] Beste making of ere egin ditu: Un monstruo viene a verme (2016, Juan Antonio Bayona) eta El secreto de Marrowbone (2017, Sergio García Sánchez). 2012 zientzia-fikzioko film labur bat egin zuen, Hibernation; film horrek 22 sari jaso ditu eta mundu osoko 125 zinemaldietan egon da. 2015ean bere bigarren film laburra egin zuen, Cenizo (2016); honek ere sari asko bildu ditu, 33 alegia. Madrilen, bestetik, Daniel Écijarekin lan egin du, telesail desberdinetan eginez, guztiak Good Mood etxe-ekoizlean.

Bere lehen film luzea El increíble finde menguante (2019), Malagako Zinemaldian aurkeztu zuen. Feroz Sarietan komedia onenaren kategorian sailkatu zen.[3]

  • Hibernation (2012) - Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena (film labur)
  • Cómo se hizo Lo Imposible (2012) - Zuzendaritza. (dokumental)
  • Cenizo (2016) - Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena (film labur)
  • El increíble finde menguante (2019) - Zuzendaritza, gidoia eta ekoizpena (film luze)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]