Jonchereyko gudua

Koordenatuak: 47°31′47″N 7°00′07″E / 47.529722°N 7.001944°E / 47.529722; 7.001944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jonchereyko gudua
Lehen Mundu Gerra
Jonchereyko herria XIX. mendearen amaieran
Data1914ko abuztuaren 2a
LekuaJoncherey, Frantzia
Koordenatuak47°31′47″N 7°00′07″E / 47.529722°N 7.001944°E / 47.529722; 7.001944
EmaitzaFrantziar garaipena
Gudulariak
 Alemaniar Inperioa  Frantzia
Buruzagiak
Alemaniar Inperioa Albert Mayer Frantzia Jules-André Peugeot
Indarra
5 gizon 7 gizon
Galerak
Hildako 1
Zauritu 1
Hildako 1
3 zauritu
Desagertutako 1

Jonchereyko gudua Lehen Mundu Gerrako Mendebaldeko Frontean emandako lehen ekintza militarra izan zen. Belforteko barrutian eman zen, garaiko Frantzia-Alemania mugan. Borroka gerra "ofizialki" deklaratu baino egun bat lehenago eman zen, 1914ko abuztuaren 2an.

Borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914ko abuztuaren 2ko goizeko 6:00ak aldera Albert Mayer lotinant alemaniarrak, bere zalditeriako patruila txikiarekin batera, Frantziako muga legez kanpo zeharkatu zuen. Patruilak ez zuen erresistentziarik aurkitu, frantsesek mugatik 10 km-ra mugitu baitzituzten beren tropak borrokak sahiesteko helburuarekin.[1] Goizeko 9: 50etan, Mayerrek zentinela frantses bati sableaz eraso zion (baina ez zuen zauririk egin), Jonchereyko sarreran begirale lanak egiten ari zelarik. Herrian, Jules-André Peugeot kaboa, beste lau soldaduekin batera Joncherey-n akantonatuta zeuden, Louis Ducourt izeneko baten etxean. Gosaria jaten ari ziren bitartean Ducourten alaba, Adrienne, korrika iritsi zen, ohiuka: "Prusiarrak! Badatoz prusiarrak!"[2][3]

Jules-Andre Peugeoten omenezko monumentua, Joncherey-n

Goizeko 10:00ak aldera Peugeot eta bere taldeak alemaniarrak atxilotzera abiatu ziren. Elkarrekin topatu zirenean Mayerrek Peugeoten aurka hiru tiro egin zituen. Hiruretako batek Peugeoten sorbalda jo zuen, eta erortzen ari zela Peugeotek tiroka hasi zen baita. Peugeoten patruilakoek pistolekin tiroka hasi ziren, eta Mayer bi tiroz hil zuten; lehena besoan eta bigarrena buruan. Jules-André Peugeot 10:37etan Ducourten etxean hil zen.[4][2] Beste hiru alemaniar zauritu izan ziren; batek inguruko basoetara ihes egin zuen, non denbora batez ezkutatu zen frantziarrek atxilotu baino lehen, beste batek guztiz desagertu zen. Beste bik ihes egitea lortu zuten.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «SilverMedals.net | » Jules André Peugeot — Second Person Killed in WWI» silvermedals.net (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).
  2. a b (Ingelesez) Jordan, Daniel. (1916). «First to Fall for France» The New York Times (New York) 65 ISSN 0362-4331..
  3. Émile, Hébrard; Frank-Puaux, M. (25 February 1916). Hébrard, Émile; Hébrard Jr., Émile-Adrien; Mills, Louis (eds.). "Au jour le jour: Le premier soldat français tué à l'ennemi en 1914". Le Temps (in French). Vol. 55, no. 19956. Paris, France. p. 3.
  4. a b «The First to Fall: Peugeot and Mayer, 2 August 1914» web.archive.org 2015-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]