Jorge Jobet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorge Jobet
Bizitza
Jaiotza 1916
Herrialdea  Txile
Heriotza 1998 (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak poeta

Jorge Jobet (Perquenco, Araucania, Txile, 1916 - Santiago, Txile, 1998) txiletar poeta eta kazetaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian eta literaturan lizentziatu zen, eta irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen, batean eta bestean. Valparaisoko Kazetaritza Eskolako zuzendari izan zen, eta Kazetaritzako Amerikar Elkartearen lehen saria jaso zuen 1969an. Santiagoko Ateneoaren sorreran parte hartu zuen, eta hango aholkulari ere izan zen.

Haren poesia oso zaindua eta zehatza da, eta poesia sinbolikoa eta erregistro ugarikoa egiten du, sorterriko tradizio lirikoa baztertu gabe: metafisikoa, elegiakoa, umoretsua eta satirikoa. Aipagarriak dira: El descubridor maravillado (1957), Naturaleza del ser (1970), Mis provincias (1963), Introducción al sentimiento (1970), Así pasan los años (1981), Sonetos teologales (1985), Por el amor hasta siempre (1988), De los muros al aire (1996). Cuadernos en limpio (1993) saiakera-liburua da. Claudio Indo izengoitia erabili izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]