Jorge Pueyo Sanz
Jorge Pueyo Sanz | |||
---|---|---|---|
2023ko uztaila - Barrutia: Zaragoza (en) Hautetsia: 2023ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Fonz, 1995eko urriaren 31 (28 urte) | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Familia | |||
Aita | Eduardo Pueyo | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | aragoiera gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abokatua, language activist (en) , telebista aurkezlea eta poeta | ||
Kidetza | Q112310003 | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Chunta Aragonesista | ||
jorgepueyo.info | |||
Jorge Pueyo Sanz (Fonz, Huesca, 1995) Aragoiko telebista aurkezlea eta aragoieraren dibulgatzailea da[1], ikasketaz abokatua[2].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aragoieraz mintzatzen den Fonz herrian jaio zen Jorge Pueyo eta txikitatik bizi izan du aragoieraren jazarpena[3], horregatik hizkuntzaren sustatzaile eta dibulgatzaile bihurtu da, hala Aragoiko telebistan nola sare sozialetan.
2018an "Tierra muixada" olerkiarekin "Condau de Ribagorza" lehiaketako saria irabazi zuen[4]. YouTubeko kanal bat sortu zuen aragoiera sustatzeko eta arrakastarik izan ez bazuen ere bere burua ezagutzera eman zuen eta 2019an Aragoiko telebistako Charrín Charrán programan erreportari lanetan hasi zen. Programa hau Silvia Cebollak aurkezten zuen eta aragoierazko lehenengo programa izan zen.
2021ean Twitter sarean astelehenetik ostegunera aragoierazko egunerokoa egiten hasi zenean bihurtu zen ezagun[5]. 2022an Aragoiko telebistan gaueko programa aurkezten hasi zen. A escampar la boira izena du programak eta aragoieraz pertsona ezagunei elkarrizketak egiten dizkie[6].
Chunta Aragonesista alderdiko hizkuntza politika batzordeko koordinatzailea da[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Jorge Pueyo: “La peña está súper movilizada por el aragonés”» Entremedios 2021-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ «Jorge Pueyo» www.eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Katalanez) «Jorge Pueyo: «S’ha fet un pas més perquè el món de l’aragonès isca de l’endogàmia»» El Temps (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez, José. (2018-04-24). «Emilio Sarroca gana el concurso de relatos “Condau de Ribagorza”» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) AUGUSTO @rebeca_pau, REBECA. (2021-11-18). «Un noticiario en aragonés arrasa en las redes sociales» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. (2022-05-23). «Aragón TV estrena el miércoles el primer 'late night' en aragonés» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-06-21). «CHA pide que se emitan contenidos en aragonés en el centro territorial de RTVE» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).