Jorge Urrutia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jorge Urrutia
Bizitza
Jaiotza La Serena1903ko irailaren  7a
Herrialdea  Txile
Heriotza 1981eko uztailaren  5a (77 urte)
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, idazlea eta abokatua
Jasotako sariak

Jorge Urrutia Blondel (La Serena, 1903ko irailaren 7a - 1981eko uztailaren 5a) Txileko musikagilea eta irakaslea izan zen. H. Allende, N. Boulanger, P. Dukas eta P. Hindemith izan zituen irakasle. 1931. urtean Txileko kontserbatorio nazionaleko armonia irakasle izendatu zuten. Bizitza osoan aritu zen Txileko herri musika aztertzen. Musika idaztean, hala ere, askatasun handiz erabili zituen herri musikaren elementuak. Lan aipagarriak ditu: pianorako Tres coros infantiles de carácter chileno; Tonadas; Album para niños; kuarteto bat; trio bat fa minorrean; El guitarrón del diablo balleta; Pastoral de Alhué eta Estampas de Chile poema sinfonikoak; ahots eta pianorako Canciones de cuna; eta Tres poemas de Gabriela Mistral.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Txile
Artikulu hau Txileko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.