Irailaren 7
Irailaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamargarren eguna da, 251.a bisurteetan. 115 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1998 - Gabriel Urralburu 11 urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten legez-kanpoko komisioak kobratu eta ustelkeriagatik.
- 2000 - Karrantzako Molinar auzoan FEVEko bi merkantzia-trenek elkar talka egin eta lau hildako izan ziren.
- 2009 - Real Sociedad futbol taldeak 100 urte betetzen ditu bere sorreratik.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 70 - Erromatarrek altxamendu judua garaitu eta Jerusalem bereganatu zuten.
- 1191 - Hirugarren Gurutzadan Rikardo I.ak Saladino garaitu zuen Arsufeko borrokan.
- 1776 - Historiako lehenengo urpeko erasoa. AEBetako Turtle urpeko misilak Britainia Handiko Eagle ontziari eraso egin zion New Yorken.
- 1812 - Napoleonek Errusia tsarraren armada garaitu zuen Borodinoko borrokan.
- 1821- Simon Bolivarren buruzagitzapean Kolonbia Handiko Errepublika ezarri zen, gaur egungo Kolonbia, Venezuela, Panama eta Ekuador hartzen zituen herrialdea.
- 1822 - Petri I.a Brasilgoak Brasil Portugaldik independizatu zuen.
- 1940 - Bigarren Mundu Gerran Alemania naziak Londresen aurkako airezko erasoak hasi zituen.
- 1942 - Gestapok 8700 judu ukraniar eraman zituen Belzeceko hondamendi esparrura.
- 1986 - Txileko diktadore Augusto Pinocheten kontrako atentatu saiakerak huts egin zuen.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2012 - Irungo Arkeolan fundazioak burututako dendrokronologia azterketen ondoren 2002an Galesko hegoaldeko kostaldean dagoen Newport udalerrian topatutako XV. mendeko itsasontzia Euskal Herriko ontziola batean eraiki zela baieztatu zen.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- K. a. 1251 - Greziar mitologiaren arabera, Herakles jaio zen Greziako Tebas herrian, eguzki eklipse batean.
- 1985 - My Beautiful Laundrette ("Nire filma Torontoko Zinemaldian estreinatu zen, Stephen Frearsek zuzendu eta Daniel Day-Lewis aktoreak antzeztu zuten.
- 1988 - The Beast ("Piztia") filma estreinatu zen, Kevin Reynoldsek zuzendu eta George Dzundza, Jason Patric, Steven Bauer, Stephen Baldwin, Erick Avari eta Don Harvey aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1650 - Juan Manuel Fernández Pacheco, Villenako markes eta Escalonako dukea, euskal idazle eta politikaria (h. 1725).
- 1826 - Armand David, lapurtar misiolari, zoologo eta botanikoa (h. 1900).
- 1829 - Léonce Détroyat, lapurtar militar eta kazetaria, Frantziako Itsas Armadan aritutakoa (h. 1898).
- 1842 - Maria Josefa Sancho, arabar lekaimea, Jesusen Karitateko Zerbitzarien Erakundea ordenaren sortzailea (h. 1912).
- 1887 -
- Adrian Aldekoa, euskal marrazkilari, zaharberritzaile eta margolaria, kartelgintzan aditua (h. 1945).
- Juan Bautista Bilbao, bizkaitar idazlea (h. 1916).
- 1889 - José García Vayas, nafar militarra (h. 1957).
- 1899 - Jesus Maria Leizaola, abokatua eta EAJko burua, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria erbestean (h. 1989).
- 1900 - Jean Castets, lapurtar errugbilaria (h. 1957).
- 1913 - Isabel Lete Landa, Ahizpa Mertzedariak ordenako euskal moja (h. 1941).
- 1924 - Segundo Galarza, Portugalen ibili zen euskal piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2003).
- 1926 -
- Begoña Izquierdo, euskal margolari figuratiboa eta ilustratzailea (h. 1999).
- Marijane Minaberri, euskal idazlea (h. 2017).
- 1931 - Fausto Iza, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1933 - Jacques Blot, lapurtar mediku eta arkeologoa, Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako Historiaurrearen ikerlari garrantzitsuenetakoa, Aljerren (h. 2021).
- 1939 - José Ramón Iruskieta, bizkaitar futbolaria (h. 2023).
- 1946 - Juan José Benítez, nafar kazetari eta idazlea.
- 1948 - Ana Yabar, nafar ekonomialari eta politikaria.
- 1949 - Francisco Aldanondo Badiola, Ondarru, ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako bizkaitar kidea (h. 1979).
- 1955 - Mikel Bengoetxea, Bengoetxea IV.a, nafar pilotari ohia.
- 1961 -
- Jakes Ahamendaburu, baxenafar idazlea (h. 2022).
- Gabi Mouesca, Iparretarrak erakundeko lapurtar ekintzaile historikoa.
- 1963 - Teresa Lopez de Munain, bizkaitar aktorea.
- 1967 - Jesús Lisarri, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1974 - Gregorio Azkona Andueza, gipuzkoar zinema ekoizle, zuzendari eta gidoigilea.
- 1980 - Patxi Usobiaga, gipuzkoar eskalatzailea, Eskaladako Munduko Koparen irabazlea.
- 1982 - Ixone Aroma, bizkaitar dantzaria, irakaslea eta feminista.
- 1988 - Odei Barroso, bizkaitar bertsolaria eta raperoa.
- 1989 - Janire Azkueta, bizkaitar modeloa.
- 1990 - Iñigo Peña, gipuzkoar piraguista, ur lasaietako lauko kanoa (K4) modalitatean aritzen dena.
- 1993 - Sandra Garaioa, gipuzkoar ilustratzailea.
- 1994 - Rubén González Alves, bizkaitar futbolaria.
- 1996 -
- Markel Areitio, bizkaitar futbolaria.
- Lorea Zulaika, bizkaitar musikaria.
- 1999 - Esti Lopez, gipuzkoar aktorea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1533 - Elisabet I.a Ingalaterrakoa, Ingalaterra eta Irlandako erregina (h. 1603).
- 1604 - Henri de Béthune, frantziar gomendiozko abadea, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1680).
- 1641 - Tokugawa Ietsuna, Tokugawa shogunerriko laugarren shoguna (h. 1680).
- 1707 - Buffon Kondea, frantziar zientzia-gizona eta idazlea (h. 1788).
- 1726 - François-André Danican Philidor, frantziar musikagilea eta xake-jokalari ospetsua (h. 1795).
- 1740 - Johan Tobias Sergel, suediar neoklasizismoaren eskultorea (h. 1814).
- 1782 - Maria Badengoa, Bruswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (h. 1808).
- 1795 - John William Polidori, ingeles idazle eta sendagilea (h. 1821).
- 1819 - Thomas A. Hendricks, AEBetako 21. presidenteordea (h. 1885).
- 1829 - Friedrich August Kekulé, alemaniar kimikaria (h. 1896).
- 1832 - Emilio Castelar, espainiar politikari eta idazlea (h. 1899).
- 1836 - Henry Campbell-Bannerman, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1908).
- 1842 - Johannes Zukertort, germano-poloniar xakelaria (h. 1888).
- 1857 - Charles Malato, italiar jatorriko frantziar anarkista, idazlea eta kazetaria (h. 1938).
- 1870 - Aleksandr Kuprin, errusiar idazlea (h. 1938).
- 1887 - Edith Sitwell, ingeles saiakeragile eta poeta (h. 1964).
- 1903 - Jorge Urrutia, txiletar musikagilea eta irakaslea (h. 1981).
- 1907 -
- Raúl Silva Henríquez, txiletar kardinala (h. 1999).
- Aurora Villar Buceta, kubatar idazle, kazetari eta ekintzailea (h. 1981).
- 1909 -
- Elia Kazan, greziar jatorriko estatubatuar zinemagilea (h. 2003).
- Antonio Mairena, flamenkoaren historiaren abeslari handienetariko bat (h. 1983).
- 1911 - Todor Zhivkov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1998).
- 1913 - Anthony Quayle, ingeles aktore, antzerki zuzendari eta idazlea (h. 1989).
- 1914 - James Alfred Van Allen, estatubatuar fisikaria, Van Allenen gerrikoen aurkitzailea (h. 2006).
- 1917 -
- John Cornforth, australiar-britainiar kimikaria, 1975eko Kimikako Nobel Saria (h. 2013).
- Xerardo Fernández Albor, Galiziako Xuntako presidentea (h. 2018).
- 1923 -
- Peter Lawford, estatubatuar aktorea (h. 1984).
- Louise Suggs, estatubatuar golf jokalaria, gaur egungo emakumezkoen golfaren sortzaileetako bat (h. 2015).
- 1927 - François Billetdoux, frantziar antzerkigilea (h. 1991).
- 1928 - Donald Henderson, estatubatuar epidemiologoa (h. 2016).
- 1929 -
- Yves Lacoste, frantziar geografoa.
- T. P. McKenna, irlandar aktorea (h. 2011).
- 1930 -
- Balduin I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (h. 1993).
- Sonny Rollins, estatubatuar jazzeko saxo-jotzailea.
- 1931 - Josep Lluís Núñez, kantabriar enpresaburua eta Bartzelona Futbol Klubeko presidente ohia (h. 2018).
- 1934 - Omar Karami, Libanoko lehen ministroa (h. 2015).
- 1935 - Abdou Diouf, Senegalgo presidentea.
- 1936 - Buddy Holly, estatubatuar musikagile eta abeslaria, 1950eko hamarkadan rock & rollaren sortzaile eta aitzindarietako bat (h. 1959).
- 1939 - Stanislav Petrov, Sobietar Batasuneko Aire Armadako errusiar teniente kolonela, "bere kaxa mundua gerra nuklearretik salbatu zuen gizona" (h. 2017).
- 1940 -
- Dario Argento, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- Abdurrahman Wahid, Indonesiako 4. presidentea (h. 2009).
- 1945 - Kimmo Koskenniemi, finlandiar irakaslea, fonologia eta morfologia konputazionaletan erabiltzen den Bi Mailako Ereduaren asmatzailea.
- 1946 - Francisco Varela, txiletar neurobiologoa eta filosofoa (h. 2001).
- 1948 - Khalifa bin Zayed Al Nahyan, Arabiar Emirerri Batuetako presidentea eta Abu Dhabiko emirra (h. 2022).
- 1949 - Gloria Gaynor, estatubatuar abeslaria.
- 1950 - Julie Kavner, estatubatuar ahots-aktore eta umorista.
- 1951 - Chrissie Hynde, estatubatuar rock abeslari eta konpositorea, The Pretenders taldearen sortzailea.
- 1952 - Ricardo Tormo, espainiar moto-pilotua (h. 1998).
- 1954 -
- Adolfo Castaños, gaztelaniaz aritu zen idazle, poeta eta ekintzaile kataluniarra (h. 2021).
- Michael Emerson, estatubatuar antzezlea.
- Francisco Guterres, Ekialdeko Timorreko presidentea.
- 1955 - Efim Zelmanov, errusiar matematikaria.
- 1959 - Toshihiko Okimune, japoniar futbolari ohia.
- 1963 - Àngels Barceló, kataluniar kazetaria.
- 1965 -
- Angela Gheorghiu, errumaniar sopranoa.
- Antonio Lobato, espainiar kirol kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria.
- 1971 - Raph Koster, estatubatuar enpresari, joko diseinatzaile eta idazlea.
- 1972 - Paula Carballeira, galiziar idazlea, ipuin kontalaria eta aktorea.
- 1973 -
- Shannon Elizabeth, estatubatuar aktore, poker jokalari eta modelo ohia.
- Laura Pamplona, espainiar aktore, modelo ohi eta abeslaria.
- 1975 - Suguru Ito, japoniar futbolari ohia.
- 1980 - Javad Nekounam, irandar futbolari ohia.
- 1984 -
- Pelin Karahan, turkiar aktorea.
- Vera Zvonareva, errusiar tenislaria.
- 1987 - Evan Rachel Wood, estatubatuar aktorea.
- 1992 - Gizem Karaca, turkiar aktorea eta modeloa.
- 1997 - Dean-Charles Chapman, ingeles aktorea.
- 1999 - Michelle Creber, kanadar aktorea.
- 2000 - Ariarne Titmus, australiar igerilaria.
- 2001 - Jason Dupasquier, suitzar motoziklista (h. 2021).
- 2003 - Sangay Tenzin, bhutandar igerilaria.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1134 - Alfontso I.a Nafarroakoa, Aragoi eta Iruñeko erregea (j. 1073).
- 1741 - Blas Lezo, euskal itsasgizona eta militarra (j. 1689).
- 1853 - Manuel Mitxeltorena, euskal jatorriko mexikar militar eta politikaria, Kaliforniako gobernadorea (j. 1802).
- 1937 - Aniceto Alonso, Toralpy, bizkaitar doitzaile eta futbolaria, fusilatua.
- 1974 - Juan Antonio Ipiña, bizkaitar futbolaria (j. 1912).
- 2008 - Pello Irujo Elizalde, nafar politikari abertzalea (j. 1939).
- 2016 - Xabier Madina, euskal abeslari eta musikaria (j. 1945).
- 2018 - Juan Uharte Beaumont, nafar enpresaburu eta mezenasa, Madrilen (j. 1925).
- 2019 - Alfonso Gorroñogoitia, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (j. 1924).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1151 - Godofredo V.a Anjoukoa, Anjou, Turena eta Maineko kondea (j. 1113).
- 1376 - Joan III.a Graillykoa, gaskoi noble eta militarra, Galtzariaren Ordenaren sortzaileetako bat.
- 1809 - Rama I.a, Siamgo erregea eta Chakkri dinastiaren sortzailea (j. 1737).
- 1833 - Hannah More, ingeles idazlea eta filantropoa (j. 1745).
- 1885 - José Posada, asturiar legelari eta eta politikaria (j. 1814).
- 1902 - Enrique Gaspar y Rimbau, espainiar diplomatiko eta idazlea (j. 1842).
- 1910 -
- Emily Blackwell, medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen hirugarren estatubatuar emakumea (j. 1826).
- William Holman Hunt, ingeles margolaria eta Anaidi prerrafaelitaren sortzailetako bat (j. 1827).
- 1936 -
- Mariano Campos, valentziar politikaria, falangistek eraila (j. c. 1895).
- María Domínguez Remón, espainiar maistra eta politikaria, Espainiar estatuko lehen emakume alkatea, fusilatua (j. 1882).
- Isabel Esteban Nieto, espainiar maistra errepublikanoa, fusilatua (j. 1893).
- 1940 - José Félix Estigarribia, Paraguaiko presidente eta diktadorea (j. 1888).
- 1941 - Mario García Menocal, Kubako presidentea (j. 1866).
- 1949 -
- Elton Mayo, australiar soziologoa (j. 1880).
- José Clemente Orozco, mexikar margolaria (j. 1883).
- 1956 -
- Alphonse Chérel, Assimil kontzeptua sortu zuen bretainiarra (j. 1882).
- Otto Schmidt, errusiar zientzialaria, estatu-gizona eta gerra heroia (j. 1891).
- 1960 - Wilhelm Pieck, alemaniar politikari komunista, Ekialdeko Alemaniako presidentea (h. 1960).
- 1961 - Pieter Sjoerds Gerbrandy, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1885).
- 1962 - Karen Blixen, daniar idazlea (j. 1885).
- 1965 - Jesse Douglas, estatubatuar matematikaria (j. 1897).
- 1968 - Lucio Fontana, argentinar-italiar margolari eta eskultorea (j. 1899).
- 1978 - Keith Moon, ingeles rock musikari eta bateria-jotzailea, The Who taldeko kidea (j. 1946).
- 1981 - Christy Brown, irlandar margolari eta idazlea (j. 1932).
- 1984 - Liam O'Flaherty, irlandar nobelagile eta kontalaria, Berpizkunde Irlandarraren pertsonai garrantzitsua (j. 1896).
- 1986 - Omar Ali Saifuddien III.a, Bruneiko sultana (j. 1914).
- 1990 - Ahti Karjalainen, Finlandiako lehen ministroa (j. 1923).
- 1991 - Edwin McMillan, estatubatuar fisikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (j. 1907).
- 1993 - Bruno Giorgi, brasildar eskultorea (j. 1905).
- 1994 -
- James Clavell, australiar eleberrigile, gidoilari, zinema zuzendari eta Bigarren Mundu Gerrako militar eta gerra-presoa (j. 1921).
- Terence Young, britainiar zinema-zuzendaria (j. 1915).
- 1997 - Mobutu Sese Seko, Kongoko Errepublika Demokratikoko presidente eta diktadorea (j. 1930).
- 2002 - Eugen Coseriu, hizkuntzalaritza erromanikoan aditua (j. 1921).
- 2003 - Warren Zevon, estatubatuar rock abeslari, abestigile eta musikagilea (j. 1947).
- 2013 -
- Dokka Umarov, txetxeniar gerrillari islamista (j. 1964).
- Marek Špilár, eslovakiar futbolaria (j. 1975).
- 2015 - José María Ruiz-Mateos, espainiar enpresaburua, Rumasa enpresaren jabea (j. 1931).
- 2018 -
- Ceesepe, espainiar margolari, marrazkilari eta komikigilea (j. 1958).
- Mac Miller, estatubatuar rapeatzailea, abeslaria eta musika ekoizlea (j. 1992).
- 2020 - Abdul Qadir Bajamal, Yemengo lehen ministroa (j. 1946).
- 2022 - Piet Schrijvers, herbeheretar futbol atezaina (j. 1946).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Aizpea.
- Jaiegunak: Hondarribin Alardea, Guadalupeko Ama.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |