José Ángel Balanza
José Ángel Balanza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Huércanos, 1970eko otsailaren 26a (54 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
José Ángel Balanza Tobías, pilota arloan Gorostiza goitizenez ezaguna (Huércanos, Errioxa, 1970eko otsailaren 26a) esku huskako pilotari ohia eta Asegarceko entrenatzailea da.[1] Idolotzat zuen Iñaki Gorostiza pilotariaren omenez hartu zuen goitizena.[2]
Pilotari gisa, amateurretan asko nabarmendu zen, Titin III.ari ere maiz irabazi zion, baina profesionaletan lesioek ez zioten bere onena ematen utzi.[3] 1992an debutatu zuen pilotari profesionaltzat, eta 2001. urtean erretiratu zen. 1992an, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen esku-huskako buruz buruko txapelketan, eta urte berean 22 urtez azpiko munduko txapeldun izan zen. Gaur egun Asegarceko pilotarien entrenatzailea da, eta batzuetan intendente lanak ere egiten ditu.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Kirol teknikariak», Asegarce.com.
- ↑ Josetxo Lizartza telebista esatariaren hitzak, 2012ko pilota emankizun batean (gaztelaniaz).
- ↑ (Gaztelaniaz) Domingo GONZÁLEZ GÓMEZ: «Aúpa Titín», Belezos: Revista de cultura popular y tradiciones de La Rioja, ISSN 1886-4333, 3. zenbakia, 2007, 10-13. orrialdeak.