José Fernández Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Fernández Zabala

Bizitza
JaiotzaMadril1884ko otsailaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaNew York1923ko abuztuaren 6a (39 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea, idazlea, argitaratzailea, liburu-saltzailea eta tipografoa

José Fernández Zabala, baita Pepe Zabala ere, (Madril, 1884ko otsailaren 7aNew York (AEB), 1923ko abuztuaren 6a) alpinista, idazle, argitaratzaile eta liburu saltzailea izan zen. 1927tik Madrilgo Peñalara mendian Zabala aterpeak bere izena darama. Ama bizkaitarra zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilen jaio zen. Ama bizkaitarra zuen eta aita, Primitivo Fernández, Murtziakoa. Pepe Zabala gisa ezaguna, XX. mendearen hasieran atletismoan aritu zen; halaber, aitarekin argitaratzaile lanean hasi zen. Familiak Madrilen 1902an inprimategi bat ireki zuen, Valverde kalean. Kirolzalea, laster mendizaletasuna eta eskia ezagutu zituen; bi kirol horietan Madrilen benetako aintzindaria izan zen. Bere aitaren kolaboratuz, garaiko kirol kazetariaren sortzailetariko bat izan zen; bere lanak La Tribuna egunkarian eta Gran Vida zein Por Esos Mundos aldizkarietan agertu ziren. 1910ean El Alpinismo en España liburua plazaratu zuen, benetako eskuliburua. 1913an Peñalara Los Doce Amigos taldearen sorreran parte hartu zuen; taldea geroago Peñalara Alpinismoaren Espainiako Errege Elkartea bihurtu zen.

1912 eta 1916 artean Zabalak Gredosko mendilerroan eta Guadarramako mendilerroan eskalada ugari egin zuen, besteak beste, Gredosko Primer Hermanito haitza (1912) eta Manzanares el Real herrian dagoen La Pedriza ospetsuaren Risco del Pájaro izeneko haitza. Halaber kirola hauek Espaianiak zabaltzeko lan handia egin zuen.

Argitaratzaile gisa Antonio Guijosarekin elkartu zen, Stampa izeneko lantegia sortuz. Zigilu horrekin liburuak eta aldizkariak plazaratu zituzten, besteak beste, Peñalara eta Heraldo Deportivo. 1916an beka bat eskuratu zuen Parisen arte grafikoak ikasteko. Parisen Clotilde Maurín ezagutu zuen eta 1919an ezkondu ziren.

Berriro ere Espainian, egiten zituen gizerte kritikak eta, etsai dezente topatu zuen. Orduan, 1919an, Zabala eta bere emaztea Estatu Batuetara joan ziren, han aukera berriak bilatzeko asmoz. Han liburudenda eta liburu-banatzaile bat sortu zuten. Proiektua ondo zihoan baina 1923ean, bihotzeko arazo batek jota, hil egin zen. Alargunak, gestio ugari egin ondoren, Zabalaren gorputza espainiaratu zuen, Madrilgo Almudena hilerrian lurperatzeko. 1927an lagunek diru-bilketa bat egin zuten Peñalara mendian, Madrilen, bere izena daraman aterpe bat egiteko.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El alpinismo en España, Madril, Primitivo Fernández inprimategia, 1910.
  • Excursiones al Guadarrama, Madril, Primitivo Fernández inprimategia, 1910-1911, 2 liburuki.
  • De la Sierra Brava, Madril, José F. Zabala inprimategia, 1914.
  • Deportes de Nieve, Madril, José F. Zabala inprimategia, 1914.
  • Los Picos de Europa, Madril, Imprenta Clásica Española, 1919.
  • Guía de los sitios naturales de interés nacional. Sierra de Guadarrama, Madril, 1931.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]