José María Aristrain
José María Aristrain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Olaberria, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Gstaad |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | enpresaburua |
José María Aristrain de la Cruz (Olaberria, Gipuzkoa, 1962) enpresaburua da. Suitzan bizi da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitak, José María Aristrain Noainek, 1955ean sortutako enpresak Aceros Aristraín enpresaren bitartez Gipuzkoako hainbat enpresa metalurgiko kudeatu zituen. José María Aristrain de la Cruz 1986an egin zen enpresaren buru, 24 urte zituela, aita helikoptero istripuan hil zitzaionean.[1][2]
1997an Aceralia espainiar enpresari saldu zizkion lantegi guztiak.[3] Ondoren Arcelor taldea sortu zen, Usinor, Aceralia eta Arbed enpresak batuta. Azkenik, Mittal indiar enpresak Arcelor erosi eta gero, gaur egun Arcelor Mittal enpresaren akziodun nagusien artean dago. Horrez gain, Forbes aldizkariak argitaraturiko milioidunen zerrendan, diru gehien daukan euskal herritarra da[4] (zerrendan ageri zen euskal herritar bakarra izan zen 2011 arte).
Gaur egun, Aristrain Suitzako Gstaad herrian bizi da.[5] Aristrainek han duen etxeak 65 milioi euro balio duela kalkulatu zuten 2015ean.[6]
Espainiako Zerga Agentziaren izenean, Espainiako Fiskaltzak eta Espainiako Estatuko Abokatutzak inoizko zerga iruzurreko salaketa handiena egin zioten, 211 milioi euroren[7] zerga iruzurra egitea akusatuta. Horrek kalte ekonomiko handiak eragin dizkio Aristraini; izan ere, Aristrainen Espainiako ondasunak bahituta dauzka Estatuak, 2011n zerga iruzurreko akusazio hori abiatu zenetik.[8]
Bere emazte ohiari —María Palma Polonio abeslari eta kazetariari— ordaindu beharreko pentsioa hainbat urtez ez ordaintzeagatik ere auzipetu zuten.[9][10]
Bilakaera Forbes zerrendan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Postua | Dirua (milioi euro) | Joera |
---|---|---|---|
2007 | 1.800 | ||
2008 | 2.600 | ▲ | |
2009 | 1.300 | ▼ | |
2010 | 1.800 | ▲ | |
2011 | 1.700 | ▼ | |
2012 | 1.100 | ▼ | |
2013 | 1075 | 1.000 | ▼ |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Abajo, Carlos Gómez. (2017-07-24). «¿Quién es José María Aristrain, el misterioso magnate del acero?» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bargueño, Miguel Ángel. (2022-04-22). «Quiénes son las familias empresariales del País Vasco» Forbes España (Noiz kontsultatua: 2024-02-12).
- ↑ http://www.elpais.com/articulo/economia/ACERALIA/COOPERS__LYBRAND/ARISTRAIN/Aceralia/Aristrain/negocian/intercambiarse/participaciones/elpepieco/19970917elpepieco_24/Tes El Pais egunkariko albistea.
- ↑ http://cybereuskadi.com/aristrain-unico-vasco-en-la-lista-de-millonarios-de-forbes Cybereuskadi webguneko albistea.
- ↑ (Ingelesez) «Jose Maria Aristrain» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aristrain, una fortuna discreta forjada en el acero» El Diario Vasco 2015-10-23 (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2021-10-17). «El fiscal pide 64 años de prisión para el industrial Aristrain por defraudar a Hacienda 211 millones de euros» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ballesteros, Roberto R.. (2021-02-04). «Aristrain será juzgado 10 años después por el tribunal que no quería hacerlo» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Méndez, Rafael. (2015-10-27). «Discreción, coches, caza y seguridad: así es Aristrain, el objetivo número uno de Hacienda» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ruso, Isabel Morillo;Rafael Méndez;Fernando. (2017-11-11). «El extraño juicio en Sevilla a Aristrain, señor del acero y acusado del mayor delito fiscal» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2021-10-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Aristrainen profila, Forbes.com webgunean.
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |