José Yalenti

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Yalenti
Bizitza
JaiotzaSão Paulo1895eko apirilaren 26a
Herrialdea Brasil
Heriotza1967ko maiatzaren 4a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

José Yalenti (São Paulo, 1895eko apirilaren 26a - Ibidem, 1967ko maiatzaren 4a) italiar jatorriko argazkilari brasildarra, Foto Cine Club Bandeirante-ren [1] [2] kide sortzailea eta Paulista Eskolako kide nabarmena izan zen, beste argazkilari garrantzitsu batzuekin batera, hala nola Marcel Giró eta Gaspar Gasparian, beste askoren artean. [3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Yalenti Ingeniaritza Zibilean lizentziatu zen São Pauloko Unibertsitatean. Politikoki Mugimendu Konstituzionalistako kidea izan zen.

Bere bizitza osoan zehar Foto Cine Club Bandeiranteko jardueretan parte hartu zuen, Brasilgo argazkilaritza erakunde ezagun eta garrantzitsuenetako bat izan zelarik XX. mendean, bertatik Thomas Farkas, Gaspar Gasparian, Geraldo de Barros, German Lorca, Eduardo Salvatore, Chico Albuquerque edo Madalena Schwartz bezalako argazkilari ezagunak pasa zirelarik.

Ezaguna da atzeko argia erabiltzeko eta bere konposizioetan forma geometrikoak erabiltzeko zuen interes berezia.

Jose Yalentíren lana lehen mailako erakunde artistikoetan aurki dezakegu, hala nola Londreseko Tate Gallery-n, São Pauloko MASP-Pirelli-n edo Miami Art Museum-en.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]