São Pauloko Unibertsitatea
São Pauloko Unibertsitatea ("Universidade de São Paulo" edo USP portugesez) goi mailako hezkuntzako Brasilgo erakunde garrantzitsuenetako bat da, irakaskuntza, ikerketa eta unibertsitate hedapeneko jarduerak egiten ditu jakintza arlo guztietan. USP Brasilgo unibertsitate handienen artean dago: ikasle kopuruan seigarren unibertsitate brasildarra da, publikoen artean handiena baita. Brasilgo produkzio zientifikoaren laurdena inguru lortzen du, eta duela gutxi munduko 121. unibertsitate onena eta Latinoamerikako unibertsitaterik onena aukeratu zuten, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa (UNAM) azpikontinentean bigarren lekuan utziz. [1] Autosufizientea den erakunde publikoa da, eta São Paulo estatuko gobernuak mantentzen du.
Fakultateak unibertsitateko zazpi campusetan banatuta daude São Paulo, Bauru, Lorena, Piracicaba, Pirassununga, Ribeirão Preto eta São Carlos .
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- São Pauloko Unibertsitatea (Portugesez)