Jose Luis Teres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Teres
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmikologoa

Jose Luis Teres Izkierdo, Joxepo Teres gisa ezagunagoa, (Donostia, 1957) Naturaren Zientziak espezilitatean. Zarauzko Ikastolan hainbat urtetan zientzien irakasle moduan eta urte gehienetan, zuzendari orokorra eta arduradun pedagogikoa izan da. Aranzadi Elkartearen partaidea da, mikologiaz espezializatuta. Elhuyar aldizkarian kolaboratu zuen urte asko.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastolen Elkartean (EHIE) lan egin ditu Derrigorrezko bigarren hezkuntzarako Naturaren Zientzietako Ostadar eta EKI proiektuetan. 1986an Aranzadi Zientzia Elkartean bazkidetu zen. Hasiera batean Botanika sailarekin eta geroago Mikologia sailean kokatu zen bazkide aktiboa modura. Arkamurka Natura Elkarteko kidea da, bertako lehendakaria izan zelarik. Ingurumenari lotutako hitzaldi eta artikulu ugari plazaratu ditu. Hainbat urtetan Elhuyar aldizkarian kolaboratu zuen Euskal Herriko florari buruz artikuluak argitaratzen.[1] Gipuzkoako kostaldearen defentsan gailendu da.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biologiarekin lotutako eskola liburu askotan lan egin du Gipuzkoako irakasle honek. Aparte, mikologiari buruzko liburua plazaratu du:

  • Urola Kosta bailarako perretxikuak (2009). Joxe Luis Albizurekin batera prestatutako lana. Zarauzko Udala, ISBN: 8493574352.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]