Jose Maria Muñoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jose Maria Muñoa
Bizitza
Jaiotza Paue1942 (75/76 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Jose Maria Muñoa Ganuza (Paue, Frantzia, 1942) Eusko Ikaskuntzako lehendakaria izan zen lau urtez, 2008ko abenduaren 26tik hasita 2012ko uztailera Javier Retegi sei urtez izandakoaren ordezkoa zan zen. Iñaki Dorronsoro Plazaolak hartu zion Eusko Ikaskuntza erakundeko lehendakaritzaren lekukoa.

Pauen jaioa da baina guraso gipuzkoar erbesteratuak ditu. Ingeniaritza ikasketak Grenoblen egin zituen. Ingeniaria da eta Donibane Lohitzunen, Baionan eta Parisen bizi izan da besteak beste. 1974an Madrilera joan zen eta bederatzi urtez egon zen ingeniari. 1983an Eusko Jaurlaritzak sorturiko zentro batean ibili zen krisian zeuden enpresa txikiei laguntzeko. 1990ean, beste eskualdeekin harremanak izateko deitu zuen Eusko Jaurlaritzak. 1994an Jose Antonio Ardanza lehendakariak Kanpo Harremanetarako ordezkari izendatu zuen.

Horretan jardun zuen hamalau urtez. Gainera, Europar Batasuneko erakunde batean euskara erabili zuen lehen pertsona izan zen, Eskualdeen Komitean izan baitzen.

2008ko abenduaren 26an Eusko Ikaskuntzak egindako ezohiko batzarrean Javier Retegi aurreko lehendakariaren lekukoa hartzeko hautagai bakarra izan zen. Hortaz, lau urtez izango zen Eusko Ikaskuntzako lehendakaria.