Jose Ramon Muro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Ramon Muro
Guggenhein museum at Bilbao City.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1954ko uztailaren 14a (65 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak margolaria

José Ramón Muro Pereg (Bilbo, Bizkaia, 1954ko uztailaren 14) euskal margolari abangoardista eta hiperrealista ezaguna da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzarotik margotzen hasi zen eta 22 urtekin bere lehen erakusketa indibiduala aurkeztea erabaki zuen. Garai horretan José Luis Aldecoaren[1] euskal margolariaren dizipulua izanik, bere formazio teknikoak eragina izan zuen bere pinturan, hiperrealismoranzko joerako errealismoaren markoan kokatuz. Pintura utzi gabe, beste alderdi artistiko batzuk ere landu zituen, zinema dokumentala hala nola argazkigintza, alternatiba hauek bere jarduera profesionalarekin, ingeniaria, uztartuz. Independentzia ekonomiko honek lagundu zuen merkataritza-helburuek edo joera igarokorrek bere pintatzeko grina kutsatu ez zezaten.[2][3]

Pintura figuratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paisai naturalak, hiri-paisaiak, erretratuak eta irudimenezko errealismoaren barruan kokatutako beste lan batzuk klasikoagoak direnak, bere lanik nabarmenenak ditugu.

Lehiaketak eta erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010etik aurrera indar handiagoarekin margotzeari ekin zion berriro eta bere arteak eboluzionatzen du, orduan berarentzat oparotasun etapa bat hasten delarik : nazioarteko lehiaketetan, erakusketa desberdinetan zein arte-azoketan parte hartuz, eta bere garaiko margolari errealista espainiar nabarmenen topaketetara joanez.[4][5][6][7][8][3][2][9][9]

Estilo piktorikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

José Ramón Muroren bizitzaren etapak bere lanetan islatzen dira, bereziki ukitutako klasikoko irudimenezko errealismoan, hain zuzen ere artistak bere karrera guztian zehar landu duen generoa izan dena. Gogoratua izango da, batez ere, hiperrrealismoaren mugan sorturiko pintura magistralengatik eta beraien ezaugarriengatik: aukeratutako gaien prestaketa zehatza, bikain landutako teknika, konposizio zaindua eta margo-lanen ikuspegi orokorra aberasten duten ñabardurak sartzea. Era berean, ondo definitutako ihes-lerroak jo daitezke pintura honen ezaugarri orokortzat, zeintzuk perspektiba nahiz kontraste handiak nabarmentzen dituzten. Azkenaldiko artelanetan, bere pertseberantzia eta ahaleginei esker, margolariak urteetan zehar garaturiko estiloa eta lorpen guztiak heldutasunaren planora jasotzen ditu, teknika piktorikoen nagusitasun absolutua adieraziz.[10][2][3][4]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]