Josetxo Etxebeste

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Josetxo Etxebeste
Bizitza
Jaiotza Errenteria1935
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2001eko martxoaren 27a (65/66 urte)
Jarduerak

Josetxo Etxebeste Otegi[1] —idatzi batzuetan Errenteriako basagizona izenaz deitua— (Errenteria, Gipuzkoa, 1935 - 2001eko martxoaren 27a[2]) Errenteriako Idoiaga baserrian ukuiluan —animalien artean— hazitako gizabanako gaigabea izan zen. Ez zekien hizketan. 1949. urtean, errenteriar batek, hain egoera txarrean ikusita, errukiturik udaletxean salatu zuen. Guardia zibilek Josetxo hartu eta miserikordia etxera eraman zuten, mojekin.

Adin kritikoa gainditurik zuen, eta ez zuen hitz egiten ikasi. Eskuekin jaten zuen; mahai tresnekin jaten irakasten saiatu zitzaizkion arren, ez zuen inoiz ikasi. Komunera eraman behar zuten, bestela gainean egiten zituen pixa eta kaka. Ezer ikasiko bazuen, gauzak behin eta berriz errepikatu behar zitzaizkion. Aurkitu zutenean, lau hankatan ibiltzen zen, biluzik, arropak txikitu egiten zituen, eta garai hartako mediku diagnostikoa garbia zen: «hombre lobo irrecuperable».

Jokamolde haren ondorioz, eskuak atzapar bihurtu zitzaizkion. Azkenean, oinez ibiltzen ikasi zuen, eta arropa erabiltzera ere ohitu zen. Gizaki guztiok bezala, bazituen sentimenduak. Bereizten zuen nork maite zuen eta nork ez, hunkitu egiten zen, eta zaratarekin ikaratu egiten zen: trumoiak entzutean, txoko batera ihes egiten zuen, babes bila.[3]

Gizakia zen itxuraz eta gorputzez, baina Josetxoren mundua instintuena zen, animalia irrazional gisa jokatzen zuen. Bi urteko ume baten adimena zuen, eta animalien instintu primario guztiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Joxetxo Etxebeste, Euskal Herriko azken haur basatiaren..., Oarso, 2002.
  2. (Gaztelaniaz) Efemérides renterianas
  3. Pako Aristi: «Euskal Herriko azken haur basatia». Donostia: Zabalik gehigarria, Diario Vasco, 1987ko ekainaren 10.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]