Edukira joan

Josu Baez Mujika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu Baez Mujika

Bizitza
JaiotzaIdiazabal, 1953
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2022ko martxoaren 25a (68/69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 775

Josu Baez Mujika (Idiazabal, Gipuzkoa, 1953Donostia, Gipuzkoa, 2022ko martxoaren 25a) euskal idazle eta poeta izan zen.

Idiazabalgo Arimasagasti baserrian jaio zen. Fraide ikastetxeetan ikasi zuen eta bertan piztu zitzaion idazteko grina. Ipuinak, bertsoak eta poemak idazten hasi zen.

Hasiera haietan bertso asko idatzi zituen, baina bertso sakonegiak eta tendentzia poetiko-metaforikokoak idazten zituenez, bertsogintza alde batera utzi eta poesia egiten hasi zen.

Bere poemetan landutako gaien artean daude baserritar eta kaletarren arteko dikotomia, aberriaren kezka, kezka soziala eta erlijiosoa ere.[1].

  • 1983 - 1984 bitartean Egan aldizkariko kolaboratzaile izan zen.
  • 2011 Aldaize aldizkaria.
  • 2017 - 2019 bitartean Karmel aldizkarian argitaratu zituen bere lanak.
  • Zizelatze isila[2]. 2008. Bermingham argitaletxea.
  • Haruntz bideetan honuntz[3]. 2009. Hiria Liburuak SL argitaletxea.
  • Lau erreka[4]. 2009. Hiria Liburuak SL argitaletxea.
  • 2007 Iparragirre saria poesia atalean[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Baezek 'Lau erreka' plazaratu du, bere hirugarren poemarioa» El Diario Vasco 2010-02-17 (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  2. Baez Mujika, Josu. (2008). Zizelatze isila : poesia. Bermingham ISBN 978-84-934982-8-3. PMC 433622832. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  3. Baez Mujika, Josu. (D.L. 2009). Haruntz bideetan honnuntz. Hiria ISBN 978-84-9797-331-1. PMC 733867472. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  4. Baez Mujika, Josu. (D.L. 2009). Lau Erreka. Hiria ISBN 978-84-9797-366-3. PMC 733867478. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
  5. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Goierritar bat Durangon» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]