Joxe Mari Urbieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Mari Urbieta
Bizitza
JaiotzaAizarna1920ko martxoaren 30a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZestoa2006ko apirilaren 21a (86 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Izengoitia(k)Egañazpi
Musika instrumentuapanderoa

Joxe Mari Urbieta Egañazpi (Aizarna, Zestoa, Gipuzkoa, 1920ko martxoaren 30aZestoa, Gipuzkoa, 2006ko apirilaren 21a) euskal trikilari bat izan zen. Faustino Azpiazu Sakabirekin batera Sakabi eta Egañazpi trikitilari bikote ospetsua osatu zuen.[1]

Egañazpi Aizarnako izen bereko Egañazpi baserrian jaio zen, jaiotetxetik hartu zuen panderojole gisa ezagun egin zuen goitizena. Hamalau bat urterekin hasi zen panderoa jotzen, etxean besterik ez eta uherrak hartutako erretilu batekin ikasita.

1963an Trikitixa de Azpeitia izenburupean lau abesti banadun bi disko txiki argitaratu zituzten. 1970an Espainiako Gerra Zibila ondorengo lehenbiziko Euskal Herriko Trikiti Txalpeketa irabazi zuten. 1973an Columbia diskoetxean Trikitixa - Zure Urte Betetzia diskoa argitaratu zuten eta 1975an Edigsa-Herri Gogoa diskoetxearekin Sabaki eta Egañazpi trikitilariak diskoa.

Aizarnan jaioa izan arren, Egañazpi ezkondu eta urte luzez Zestoan bizi izan da. 2006ko apirilaren 21an zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erostarbe, Gorka. (2023). Egañazpi, ezink esan polita ez dela.... E. Herriko Trikitixa Elkartea ISBN 978-84-946685-7-9..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]