Juan Altzolaras

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Altzolaras
Bizitza
Jaiotza Zestoa, XVI. mendea
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza XVI. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerak hieronymite monk (en) Itzuli eta predikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordena jeronimotar

Juan Altzolaras, lehen Juan López Altzolaras, (gaztelaniaz: Juan de Alzolara) Gipuzkoako Zestoan jaio zen, XVI. mendearen erdialdean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazte-gaztetik predikatzeko gaitasuna handia ikusi zitzaion. Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen. Jeronimotarren Ordenean sartu zen. Bere gaitasunari esker Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren enperadorearen predikatzailea izendatu zuten. Ondoren postu desberdinak izan zituen: Nuestra Señora del Prado ikastetxearen irakasle eta priorea, Kanariar Uhartetako apezpikua eta patriarka, eta Jeronimotarren Ordenaren jenerala. Mendearen amaieran hil zen.[1] "Las Palmas hiriko museo erlijiosoan dago jasota berak erabili zuen zilarrezko erlikia bat eta karta ugari. Karta horietan ikusten denez, uharteetan konkista garaian gertatzen ziren gehiegikeriak salatu zituen, bereziki Gaztelako militarrek eta elizaren arduradunek ezartzen zituztenak. Baita ere karta hauetan gizon zuzenak aukeratzeko eskatzen ziola erregeari gehiegikeri hauek baztertzeko" Orokorrean, erregearekin nahiko harreman berezia zuela ikusten da gutunotan.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]