Juan Arin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Arin Dorronsoro» orritik birbideratua)
Juan Arin
Bizitza
JaiotzaAtaun1892ko abenduaren 12a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAtaun, 1972 (79/80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraketnografoa, historialaria eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: juan-arin-dorronsoro-1892-1973

Juan Arin Dorronsoro ( Ataun, Goierri, 1892ko abenduaren 12a - Ataun, 1972) euskal etnografo, idazle eta historialari bat izan zen.

Ataungo San Gregorio auzoko Telleriazpi baserrian jaio zen eta Joxemiel Barandiaran apaiz, antropologo eta etnografoaren auzokidea izan zen.

Gasteizen apaiz ikasketak egin eta Araban pare bat urte igaro ondoren, Ataungo apaiz eta gero bikario izan zen. Denboraldi horretan, bai 1936ko Gerra aurretik eta bai ondoren ere, Joxemiel Barandiaran bere auzokidearen laguntzarekin eta haren ildotik, Ataungo herriari buruzko ikerketa lan handia egin zuen, Ataungo herriaren historia, ohiturak, baserriak, kobazuloak, pasadizoak eta abar bilduz. Horretarako, herriko jendeak eta batez ere zaharrek esaten ziotenean oinarritzen zen, eta gero agiritegian kontsultaturiko datuekin osatzen zuen informazioa. Horrez gain, bere lanetan ageri diren lekuen izenak eta deskribapenak (kobazulo, baserri, etxe, belardi, zoko, etab.) egitean oso ondo zekien zer esaten ari zen, berak bere begiz ikusiak baitziren denak: Ataungo herri osoa zeharkatu zuen informazio hori bilduz, eta batari eta besteari galdetuz.

Barandiaranen lana Euskal Herrira begira egina zegoen bezala, Arinenak Ataungo herria helburu zuen. Gaur egun, haren lana ataundarrentzat altxor izugarria da, bestela galduak leudekeen hainbeste izen eta kontu gorde zituelako. Ezin uka, hala ere, Ataundik kanpo ere baduela bere garrantzia: Juan Arinek bazekien garai bat amaitzen ari zela eta garai haren testigantza jaso nahi zuen; bildu zituen leku izenek eta euskarazko hitzek gure hizkuntzaren aberastasuna jartzen dute agerian, eta deskribatzen diren ohiturek eta bizimoduak atzean geratu den garai eta kultura baten oihartzuna dakarkigute.

Bere idazlanak 1926-1970 artean idatzi zituen.

2017ko abenduaren 12an, hain zuzen ere haren jaiotzaren 125. urteurrenean, Ataungo Udalak herriko antzokian Juan Arini omenaldia egin eta bere idazlan guztiak biltzen zituen bilduma aurkeztu zuen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]