Juan Bautista Istilart

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Bautista Istilart
Bizitza
Jaiotza Makea1867ko ekainaren 29a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Tres Arroyos Itzuli1934ko ekainaren 26a (66 urte)
Jarduerak
Jarduerak asmatzailea

Juan Bautista Istilart, jaiotza-izenez Jean-Baptiste Istilart, (Makea, Lapurdi, 1867ko ekainaren 29an - Tres Arroyos, Argentina, 1934ko ekainaren 26an) Argentinako Tres Arroyos hirira bizitzera joandako euskal industrialari, ongile eta asmatzailea zen.

Istilart fabrika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1898an garia jotzeko makinak eta lurrun-makinak konpontzeko lantegia ireki zuen.

Bi urte geroago, asmatzeari ekin zion eta 1903an berak asmatutako tresna hobetuak saltzen hasi zen.

Lehen Mundu Gerran zehar ekoizkin-eskariak nabarmen egin zuen gora eta 1915ean, hain zuzen, Istilart etxeko produkturik ezagunena sortu zuen: sukalde merkea.

Istilart etxea Argentinan ez ezik, nazioartean ere egin zen ezagun bere sukaldeak izan zuen arrakastaren ondorioz. Hortik aurrera produktu-lerto berriak aurkeztu zituen.

1922an erauzte-ponpak eta haize-errotak fabrikatzen hasi zen. Ekoizketak gora egiten jarraitu zuen eta produktu berriak fabrikatzen hasi zen.

Zazpi urte geroago, Istilartek bere fabrika sozietate anonimo bihurtu zuen. Horrek bere langiletako batzuen parte-hartzeari bidea ireki zion, nahiz eta kapitalaren gehiena berea izan.

Gaur egun Istilart fabrika jardunean dirau.