Juan Calvo
Juan Calvo | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak |
Juan Calvo Azabal (Bilbo, ?-Arkauti, 1993ko abuztuaren 20a) hil zuten Ertzaintzaren Arkautiko (Araba) komisarian.
Tortura kasua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gorpuak dozenaka kolpe, urradura, ubeldura eta zauri zituen. Biziberritzen saiatu ziren medikuek maskarak jantzi behar izan zituzten Calvok botatzen zuen gasaren ondorioengatik. 1995ean zortzi ertzain kondenatu zituzten zuhurtziagabekeriagatik: sei urtebeteko espetxe zigorrera, bat hamar eguneko arrrestora, eta ertzain burua sei urtera.[1] 1996an Espainiako Epaitegi Gorenak urtebetera murriztu zuen nagusiaren zigorra. Inork ez zuen espetxea zapaldu edo lanpostua galdu. Ez zen egon aitortzarik edo dimisiorik.[2]
Jaurlaritzaren oharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honela laburbildu zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak Calvoren heriotza prentsa ohar baten bidez, abuztuaren 20ko arratsaldean. “Gaur goizaldean, ostirala, atzo arratsaldean Langraitzen (Araba) atxilotua izan zen pertsona hil da, Bilbon taxi bat lapurtu eta pertsekuzio ikusgarria burutu ostean. Atxilotuak, hiru aldiz ospitaleratuta egon zena hainbat psikiatrikotan, konortea galdu zuen nerbio-krisi bortitz bat izan eta lagundu nahi zioten ertzainei eraso egin ostean”.[3]
Garai hartako Ertzaintzaren arduradun politiko nagusia Juan Mari Atutxa zen.
Forenseren txostena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calvoren heriotza “biolentoa” izan zela dio autopsiak, kausa aipatu biriketako edema izan zela, eta Ertzaintzak erabiltzen zuen CS gasak sortua. Forentsearen arabera, ikuspegi “hertsiki mediku batetik” ezinezkoa da zehaztasunez ezartzea heriotza izan ote zen “istripu” baten ondorio, “suizida”, edo “hiltzailea”. Calvoren heriotza “hirugarren pertsonen esku hartzearen ondorioa” da, hortaz, “hiltzailea”. Komisarian hil zutela Calvo, alegia.[4]
Amnistiaren Aldeko Batzordeek, Elkarri mugimenduak edo Herri Batasunak torturei egotzi zieten heriotza. Segurtasun Sailaren azalpen eza kritikatu zuten Eusko Alkartasunak eta Euskadiko Ezkerrak. Bilbotarra hil ondoren sortu zen zalaparta politikoaren ondorioz, Espainiako Gobernuak Ministerio Publikoaren eta Espainiako Justiziaren hainbat dokumenturen kopiak bidali zizkien nazioarteko hainbat erakunderi, besteak beste, NBEko Torturaren aurkako Errelatoreari. Horietan justifikatzen zen Calvoren aurkako indarkeria erabiltzea.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://elpais.com/diario/1995/02/24/espana/793580407_850215.html
- ↑ https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/juan-calvo-hil-zen-arkautiko-komisarian-ertzaintzak-torturatu-ostean
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/nola-eta-zergatik-hil-zuten-juan-calvo-ertzaintzaren-komisarian
- ↑ http://www.presos.org.es/index.php/2023/07/07/informacion-sobre-la-muerte-de-juan-calvo-en-manos-de-la-ertzaintza-30-anos-de-los-hechos-contra-yemen-1-200-contenedores-con-armas-desde-espana-libro-madrid-metropolis-neofascista-desoku/
- ↑ https://gara.naiz.eus/paperezkoa/20070820/34367/es/Los-mismos-que-mataron-Calvo-han-querido-impedir-su-homenaje