Juan Mari Atutxa
Juan Mari Atutxa Mendiola (Areatza, 1941eko maiatzaren 18a - ) politikari bizkaitarra da.
Eusko Alderdi Jeltzalean ibilbide osoa egin du.
Hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EAJko kidea gaztetatik, Bizkaiko Batzar Nagusietan ibili zen 1983tik 1991ra, nekazaritzaren sailean ardura hartuz tarteaz. Halaber, Lemoako udaletxean alkateordea izan zen 1987tik 1991 arte.
Sailburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailean kargurik gorena hartu zuen 1991tik 1998 arte, Ertzaintza garapen garai funtsezkoan zela. Urte horiek ika-mika gogorrak ekarri zizkion orduko Ezker Abertzalearekin, baina latzena ETAren mehatxuak jasatea izan zen.
Tolosako hilerriko istiluak eta Rosa Zarraren heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburua zela, 1995eko ekainaren 21ean, Ertzaintzak Tolosako hilerrian Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren hiletan bildutako jendearen aurka egin eta hainbat pertsona zauritu zituen[1].
Ekainaren 22an, Donostian gertaera horren aurkako protestaldian, Ertzaintzaren pilotakada batek Rosa Zarra jo eta hil zenean, Atutxak Rosa pilotakadaren ondorioz hil zela ukatu zuen[2].
Legebiltzarrean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horren ostean, Eusko Legebiltzarrean presidente izendatu zuten (1998-2005). Kargu horretan, azken urteetan Espainiako eskuin-muturraren inguruko talde batek jomugan ipini zuen, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaorekin batera, Alderdien Legea delakoa aplikatzeari uko egin ondoren. Horren ondorioz, geroago inputatua eta kondenatua izan zen Atutxa doktrina izenaz ezagutu zen prozesua erabilita. Handik urte batzuetara, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia zigortu zuen. Atutxari, Knörri eta Bilbaori «epaiketa bidezkorako eskubidea» urratu zietela esan zuen.[3]
Erretiroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika utzita, gaur egun Sabino Arana Fundazioaren presidentea da.
Toki izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lemoako (Bizkaia) Udalak Juan Mari Atutxa sailburu izandako garaia kale baten izenarekin gogoratzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 25 años de la carga de la Ertzaintza contra los familiares de Lasa y Zabala, ordenada por un mando del ‘caso Cabacas’. 2020eko ekainaren 20a, Naiz.eus (Gaztelaniaz)
- ↑ Balorazio Batzordeak ebatzi du: Ertzaintzak hil zuen Rosa Zarra. 2025eko martxoaren 21a, Berria.eus
- ↑ https://web.archive.org/web/20180315070542/https://www.berria.eus/paperekoa/1875/002/001/2017-06-14/europan_agerian_ostera_ere.htm
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Sabino Arana Fundazioa
| Aurrekoa Juan Lasa |
1991-1998 |
Ondorengoa Javier Balza |
| Eusko Jaurlaritza (1991) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) | ||
| Eusko Jaurlaritza (1991-1995) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) | ||
| Eusko Jaurlaritza (1995-1998) | ||
|---|---|---|
|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) | ||
- 1941eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Areatzarrak
- Sabino Arana Fundazioa
- Eusko Legebiltzarreko mahaiburuak
- Bizkaiko politikariak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak
- Jelkideak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VIII. legegintzaldian

