Juan Fernández uhartedia
Itxura
| Juan Fernández uhartedia | |
|---|---|
Robinson Crusoe uhartea | |
| Bertako izena | Archipiélago Juan Fernández |
| Geografia | |
| Kokapena | Ozeano Barea |
| Uharteak denera | 3 |
| Azalera | 117,5 km² |
| Punturik garaiena | Los Inocentes |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Valparaíso eskualdea |
| Hiri populatuena | San Juan Bautista |
| Hiri populatuenaren biztanleria | 800 |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 900 bizt. (2012) |
| Dentsitatea | 7,7 bizt./km² |
Juan Fernández uhartedia edo artxipelagoa[1] Txileko uhartedia da, Ozeano Barearen hegoaldean dagoena, Valparaisoko itsasertzetik 650 km-ra. 633 biztanle ditu (2002).
Robinson Crusoe izeneko herrian bizi dira gehienak, Cumberland badiaren ertzean.
Hiru uharte bereizten dira: Más a Tierra edo Robinson Crusoe uhartea (93 km2), Más a Fuera edo Alejandro Selkirk uhartea (88 km2) eta Santa Clara uharte txikia, Más a Tierra uhartearen hego-mendebalean.
Sumendi-uharteak dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otarrain-arrantza da nagusi.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1563an aurkitu zituen uharteak Juan Fernández itsasgizon espainiarrak. Han bizi izan zen urte batzuez Alexander Selkirk itsasgizon eskoziarra; marinel horrek kontatutakoetan oinarritu zen Daniel Defoe idazlea bere Robinson Crusoe ospetsua idazteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .