Juan José Elguézabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan José Elguézabal
Governor of the Spanish Colony of Texas (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSan Antonio, 1781
HeriotzaMatamoros, 1840 (58/59 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Juan José Elguezábal (1781–1840) espainiar eta mexikar soldadua izan zen; eta Presidioko inspektore laguntzailea. Coahuila y Texasko behin-behineko gobernadore ere izan zen 1834 eta 1835 artean. Horrez gain, Texasko Iraultzan aritu zen Mexikoko Tamaulipaseko Lehen Konpainiako komandante gisa; Texasko separatisten aurka borrokan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elguezábal 1781ean jaio zen, San Antonion, Texasen, María Gertrudis Jiménezen eta Juan Bautista Elguézabalen (Texasko gobernadore ohia 1800 eta 1805 artean) semea. Elguezábal Espainiako Armadan sartu zen gaztetan eta Coahuilan (Mexiko modernoan) bizi izan zen bere karreraren zatirik handiena. Beraz, eskualdeko armadako kapitain eta Río Grande zonako Presidioko komandante izan zen. Horrez gain, Elguézabal Inspektore laguntzaile gisa ere aritu zen Coahuila y Texasko Presidioetan, bere aitak ere egin zuen bezala. [1] Azkenean, Elguezabal igo zuten koronela mailera. [2] [3]

1834ko abuztuaren 30ean, Elguezábal Texasko behin-behineko gobernadore izendatu zuen Monclovako (Coahuila) Udalak. Kargu horretan egon zen Agustín Viesca Texasko gobernadore ofizial berri izendatu zuten arte, 1835eko maiatzaren 12an kargua utzita.

Elguezábalek Texaseko Iraultzan parte hartu zuen, Tamaulipaseko Lehen Konpainiako komandante gisa. 1835eko abenduaren 10ean, Elguézabal eta Martín Perfecto de Cos jenerala harrapatu zituzten, Béjarko setioa deitutako ekitaldia amaitzen ari zenean. Azkenean askatuta, Mexikoko Matamorosera itzuli zen; bertan bizi izan zen 1840an hil zen arte. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elguézabal, Juan José. Retrieved in July 8, 2014
  2. Actions of the Texas Legislature in 1834. Retrieved in July 8, 2014
  3. Barker, Eugene C. (1926). The Life of Stephen F. Austin, Founder of Texas, 1793-1836. Page 401. Cokesbury Press.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]